123. ALDIZKARIA - 2009ko urriaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2009ko irailaren 16ko 281/2009 ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batean onestea Martzillako Arau Subsidiarioetako 8. sektoreko 8.5 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana, Martzillako Udalak sustaturik; haren xedea unitatea berrantolatzea da eta, hartara, berdegunea eta ekipamenduetarako lurzatia berriz kokatzea eta barne bide berria definitzea, ondoriozko lurzati guztiei sarbide eman diezaien.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Martzillan, 2009ko irailaren 17an.-Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0922669