110. ALDIZKARIA - 2009ko irailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Gora jotzeko errekurtsoa.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da María Teresa Huarte Madorrán andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 11n emandako 1209/2009 Ebazpenaren kontra, Lehen Hezkuntzako (gaztelaniaz) zerrendari dagokionez. Ebazpen haren bidez, merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdiko lehiaketaldikoa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 2an emandako 1/2009 Ebazpenaren bidez onetsia.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Lehen Hezkuntzako (gaztelaniaz) espezialitaterako zerrendan, oposizio-lehiaketan izandako puntuazioaren hurrenkeran, Irene Jiménez San Rafaelengandik María del Carmen López Pérezengana bitarte, biak barne, dauden izangai guztiei dei egiten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia (hurrenkera zenbakia: 09277.AL) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.).

Iruñean, 2009ko abuztuaren 18an.-Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F0921071