58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRURTZUN

2008ko plantila organikoa hasiera batez onetsirik

Irurtzungo Udalak, 2008ko apirilaren 22an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2008ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Agiriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Irurtzunen, 2008ko apirilaren 23an.-Alkate udalburua, Juan José Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L0806385