58. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UNTZUE

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

2008ko martxoaren 6ko bilkuran erabaki zen hasiera batez onestea Untzueko 2. poligonoko 41 eta 42. lurzatietako xehetasun azterlana. Lurzati horiek Untzueko UE28 exekuzio unitatearen barrenekoak dira eta Jesús Zamarbide Ducum jauna da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, aztertu eta bidezkotzat jotako alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Untzuen, 2008ko martxoaren 14an.-Alkatea, José Javier Jaurrieta Elcano.

Iragarkiaren kodea: L0806507