57. ALDIZKARIA - 2008ko maiatzaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAFALLA

Aldaketa BBBPBn (E-4 sektorea, 191. etxesaila, 34. poligonoa, 669 eta 670. lurzatiak). Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2008ko martxoaren 31n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Promociones Valdetina Juan y Xabier, S.L.k BBBPBn sustatu duen aldaketa (E-4 sektorea, 191. etxe-saila, 669 eta 670. lurzatiak, 34. poligonoa).

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

8.-191. etxe saileko fitxa arau emaile aldatua. BBBPBko oinarrizko determinazioak:

Babeserako eta Barne Berrikuntzarako indarra duen Plan Berezian 191. etxe sailerako dituen determinazioak, Araudi Xehekatutik transkribatuak, hauek dira:

-Sailkapena: hiri lurzorua.

-Hirigintzako araudia: zainketa.

Zaharberritzea: 2A:-. 2B: Túbal 70. 2C: Poyo 3 eta 9 eta 661. lurzatia.

Axolagabezia: gainerakoa

Antolamendutik kanpo: 684, 687, 666. lurzatiak.

-Kalifikazio xehakatua:

Erabilera onartuak:

.34. artikulua. Etxebizitzarekin bateragarriak diren guztiak, betetzen badute indarra duen legeria, bereziki Goka jardueren gainekoa.

Erabilera debekatuak:

.34. artikulua. Gainerakoak, eta batik-bat tamaina handiko industria etamekainaren 24ko 188/1986 Foru Dekretuak arautzen ez dituen abeltzaintzako erabilerak.

.Erabileren mugapena goiko solairuetan: 1.-Beren titularren etxebizitzetan integraturik egon beharko dute. 2.-Erabilera onargarrien ezarpena ez da dagokion azalera eraikiaren %25 baino gehiago izanen, Planaren esparru osoa kontuan hartuta; multzo horretatik aparte egonen dira Planak ekipamendu eta dotazioetarako nahi dituen eraikinak, 5. planoan agertzen direnak.

Erabilerak beheko solairuan:

.Garajea baimendu da Monte Busquil karrikan.

.Etxebizitza baimendu da Poyo karrikan eta Misericordian.

35, 36, 37, 38, 39 eta 40. artikuluak:

.Industria erabilera onartuko da, bizitegi erabilerarekin bateragarria bada, baldintza hauetan: 1.-Beheko solairuan bakarrik. 2.-Indarra duen legeria beteko da, bereziki Goka jardueren gainekoa.

.Onartuko dira artisau jarduerak eta etxeko lantegiak, bizitegietarako erabilerarekin bateragarriak badira, baldintza hauetan: 1.-Beheko solairuan, solairuarteetan eta lehen solairuan. 2.-Gainerako goiko solairuetan, 35. artikuluan ezarritako mugekin. 3.-Indarra duen legeria bete beharko da, bereziki Goka jardueren gainekoa.

.Beheko solairuan eta sotoan baimena emanen da biltegia paratzeko, betiere beheko solairuko merkataritza erabilerari loturik badago, eta solairuartean, higiezineko etxebizitzei loturik badago. Ez da, ordea, baimenduko goiko solairuetan. Nolanahi ere, indarra duen legeria bete beharko da, bereziki Goka jardueren gainekoa.

.Hotel erabilera baimenduko da, etxebizitzetarako baimendurik dagoen toki berean eta baldintza beretan. Indarra duen legeria bete beharko da, bereziki Goka jardueren gainekoa.

Erabilerak goiko solairuan: arestian definitu direnak.

35,38,40 eta 42. artikuluak:

.Erabilera hauek onartuko dira beheko solairuan eta solairuartean: bulegoak, profesionalen despatxoak eta zerbitzu profesionalak. Goiko solairuetan, 35.2. artikuluan ezarritako mugekin.

-Eraikuntzaren baldintzak:

Lerrokadurak eta sestrak:

.Antolamendurako planoetakoak eta aldaketa egiteko 4.1 planokoak, 668, 669 eta 670. lurzatietarako.

Gehieneko azalera:

.Beheko solairua: planoetakoa

.Goiko solairuak: planoetakoa

Tipologia: Hirilurraren gaineko etxebizitza, ez bakartua.

Garaiera, gehienez ere:

.B+2 (Misericordia karrikako 31tik 49ra bitarteko eraikinak, B+1).

.B+3 Monte Busquil, 2.

Bertzelakoak: Misericordia karrikako eta Túbal karrikako lehen solairuko baoak balkoi gisakoak izanen dira. Misericordia karrikako beheko solairuetan fatxadaren materiala harlanduxka izanen da edo, bertzenaz, harri naturala.

Lurzatiak bateratzea: 53 eta 84. artikulua.

Zaharberritze maila gutienekoa:

.3. gradua: 676, 681 eta 666. lurzatiak.

.2. gradua: 677, 680, 683, 685, 686, 690 eta 659. lurzatiak, eta B+1, 667.ean

.1. gradua: gainerakoa

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79 eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Tafallan, 2008ko apirilaren 11n.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0805822