19. ALDIZKARIA - 2008ko otsailaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradioterapiako teknikari espezialista izateko bost lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradioterapiako teknikari espezialista izateko bost lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. arauan xedatutakoari jarraikiz, deialdi horretako epaimahaiak probak puntu gehienez gainditu dituzten izangaien izenak eta izendatzeko proposamena aurkeztu ditu, deialdiko lanpostuen kopuruan sartzen diren bitartean betiere. Deialdia 2005eko 142. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 28an.

María Carmen Torreblanca Gámez eta Juan José Castedo Sal jaun-andreen borondatezko eszentzia adierazi da, haiek eskaturik, lanpostuaz jabatzen den egunetik aurrera, beste administrazio publiko batean lanean aritzeagatik.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erradioterapiako teknikari espezialista izateko 5 lanpostutarako izendapen proposamena onesten da, honako hauen aldekoa hain zuzen:

-Txanda irekia

ANDREA MARIA SERRANO ROMEO

ELENA ANDREU CANO

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 1ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0801841