10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskala, Ur hornidura, estolderia eta saneamendua eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifen aldaketa. Behin betiko onespena

2007ko 151. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 5ean, argitara eman zen Ur hornidura, estolderia eta saneamendua eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifen hasierako onespena.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, hasierako ordenantza behin betikoa bilakatu da; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoarekin bat, onetsitako ordenantza fiskaleko tarifen aldaketaren testu osoa ematen da argitara, 2008ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko baitu eta ondorio juridikoak sortuko.

I. ERANSKINA

Ur hornidura, estolderia eta saneamendua eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuak arautzen dituen ordenantza fiskaletako tarifak

1.-4.a) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

1.1. Kuota finkoak (hornidura): ezarritako kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUARENHIRUHILEKO KUOTA

DIAMETROA(EUROAK)

7 - 10 mm 4,25

13 mm-koa 6,18

15 mm-koa 13,46

20 mm-koa 21,18

25 mm-koa 29,81

30 mm-koa 48,04

40 mm-koa 86,63

50 mm-koa 125,19

65 mm-koa 134,20

80 mm-koa 161,01

100 mm-koa 268,18

150 mm-koa 1.240,29

1.2. Kontagailuen alokairuko kuota finkoak.

Hilean, kontagailuaren batez besteko prezioaren %1,25eko tarifa aplikatuko da (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 230 zk., 84-09-25ekoa). Konponketa eta kontserbazio gastuak sartzen dira.

1.3. Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuota finkoak.

Suteetarako aho bakoitzeko, 6,86 euro kobratuko da hiru hilabetean behin.

2.-4.b) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

2.1. Kuota finkoak (saneamendua eta estolderia): ezarritako kontagailuaren diametroaren arabera.

KONTAGAILUARENHIRUHILEKO KUOTA

DIAMETROA(EUROAK)

7 - 10 mm 6,57

13 mm-koa 8,24

15 mm-koa 10,86

20 mm-koa 12,55

25 mm-koa 25,58

30 mm-koa 36,41

40 mm-koa 72,28

50 mm-koa 108,67

65 mm-koa 146,71

80 mm-koa 179,17

100 mm-koa 249,81

3.-4.c) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak. Kontsumoa.

Kuota aldakorra: prezioa m³ bakoitzeko.

1. tarifa.-Etxeko erabilera etxebizitzetan eta erabilera lotuak. Ofizialki onartutako ikastetxeak sartzen dira, haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergokoak: 0'390856 euro.

2. tarifa.-Industria eta merkataritzako erabilera. Industria, merkataritza, bulegoak eta langelak sartzen dira tarifa honetan. Orobat, obrak egiteko eta etxabeak hornitzeko erabilerak, baita kirol instalazioetako erabilera kolektiboak ere, ureztatzea kenduta: 0'605329 euro.

3. tarifa.-Baratze, aisiako finka eta kirol instalazio partikularretako (igerilekuak) erabilera, eta ureztatzea.

-Lehen 25 m³-ak, hiruhilekoan: 0'390856 euro/m³.

-Hortik gorako kontsumoa hiru hilabetean: 2'145879 euro/m³.

4. tarifa.-Erabilera konbinatuak:

4.1. Etxeko erabilera etxebizitzan eta industriako edo merkataritzako erabilera (industria edo merkataritzako jardueraren ohiko bizilekuan).

-Lehen 65 m³-ak, hiruhilekoan: 0'390856 euro/m³.

-Hortik gorako kontsumoa hiru hilabetean: 0'605329 euro/m³.

4.2. Etxeko erabilera etxebizitzan eta ureztaketa edo kirol instalazio partikularreko erabilera (ohiko bizilekua, berdegunea, baratzea edo igerilekua duena).

-Lehen 65 m³-ak, hiruhilekoan: 0'390856 euro/m³.

-Hortik gorako kontsumoa hiru hilabetean: 1'954282 euro/m³.

4. tarifa, erabilera konbinatuen gainekoa, nahitaez aplikatuko da etxebizitza batean baldin eta, den bezalakoa izateagatik, kanpoko itxuragatik edo ikuskapen zerbitzuek prestatutako txostenagatik, aurreikusitako erabilera konbinaturen bat egiten ahal bada bertan. Erabilera bat baino gehiago egiten ahal dituenean, subjektu pasiboak ezin du inoiz haietako bakoitzeko kontagailu bat ezarri.

Aldi berean, 4.1 eta 4.2 tarifetan aurreikusitako erabilerak izan ditzakeen etxebizitzari, hartutako ur bolumenari gehien hurbiltzen zaion erabileraren tarifa aplikatuko zaio eta, zalantza izanez gero, 4.2 tarifa.

Subjektu pasiboa familia ugarikoa bada, lehen 65 metro kubikoak 80tara igoko dira.

Famila ugarikoa dela frogatzeko, honako hauek aurkeztu beharko dira:

1.-Eskabidea

2.-Familia ugariko karneta.

Mairagako Mankomunitateak edozein unetan ikuskatzen ahal du egoera berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenak ere.

5. tarifa.-Erabilera soziala, ongintzako zentroak barne: 0'390856 euro/m³.

6. tarifa.-Mankomunitateko ente ofizialen erabilera zerbitzuetan eta udal ureztaketan, baita erabilera publikoko jabetza pribatuko ureztatzea ere: 0'390856 euro/m³.

7. tarifa.-Udal zerbitzuen erabilera Mankomunatetik kanpoko erakunde ofizialetan, zisterna bidezko hornidura barne: 0'613108 euro/m³.

8. tarifa.-Hornidura, kamioi zisternadunen bidez: 1'961948 euro/m³.

4.-4.d) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Kontagailuaren diametroaren araberako urteko horniduraren kanona, halako bi.

5.-4.e) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

-Eraikin berriak eta zaharberritutakoak, m² erabilgarrien arabera (proiektua): 0'613108 euro/m².

-Baratzeak

Kopuru finkoa: 229,01 euro.

-Suteak:

Kopuru finkoa: 82,03 euro.

Kasu guztietan, erabilitako materialen kostua erantsiko da, %20 igota gastu orokor eta zeharkako gastu bezala.

6.-4.f) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintza.

Kontsumitu edo zenbatetsitako m³ bakoitzeko, 0'620825 euro kobratuko da (astebete gutxienez eta 4 m³-ko bolumena astean).

7.-4.g) eta 4.h) artikuluetan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Ikuskapen irteera edo bisitaldi bakoitzeko, 43,96 euro kobratuko da.

8.-Murrizketa berezia, lanbidearteko gutxieneko soldata adinako pentsioa edo txikiagoa hartzen dutenentzat.

Kontsumoaren gaineko 4.c) artikuluan (ordenantza honek arautzen baitu) aurreikusitako zergapeko egintzei dagokien kuotaren partea %50 murriztuko da orokorrean aplikatzen denaren aldean, ordaintzera behartuak Gizarte Segurantzaren edo Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren laguntza hartzen badu. Laguntza horrek ez du lanbidearteko gutxieneko soldata baino handiagoa izan beharko, edo halako 1,2, gehienez ere, ezkontidea badu edo antzeko harremana duen norbaitekin biziz gero, bien guztirako dirusarrerak batuta. Ezkontideaz bestelako familia kargak daudenean (adingabeko seme-alabak, legezko langabezian edo ikasten ari diren 23 urte arteko seme-alabak -23koak barne- edo dirusarrerarik gabeko seme-alaba ezgaituak), lanbidearteko gutxieneko soldata halako 0,2 gehituko zaie aipatu muga ekonomikoei, menpeko pertsona bakoitzeko.

Nahiz aurreko baldintza bete, ez dute murrizketa berezi horretarako eskubiderik beste dirusarrera batzuen bitartez urtean lanbidearteko gutxieneko soldata gainditzen dutenek, eskatzaileak berak edo etxean harekin bizi direnek sarrera horiek eskuratu. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da 21.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen direla frogatzeko, eskatzaileek honako hau aurkeztu beharko dute:

1.-Eskabidea

2.-Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

3.-Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen dirusarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

4.-Bizikidetzako ziurtagiria, udal erroldakoa.

Betiere, murrizketa bereziaren onuradunak ur hornidurari eta saneamenduari buruzko kontratuaren titularra izan beharko du.

Mairagako Mankomunitateak edozein unetan ikuskatzen ahal du murrizketa berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta kendu eginen ditu baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunak, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta aurkezten ez dituztenak ere.

Tafallan, 2008ko urtarrilaren 15ean.-Mankomunitateko burua, Maite Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0800367