62. ALDIZKARIA - 2007ko maiatzaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1352/2007 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez izendapenak egiten dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Estatistikako erdi mailako tituluduna izateko 2 lanpostu betetzeko.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak apirilaren 23an emandako 1352/2007 Ebazpenaren bidez, Sandra Eraso Moreno eta Joseba Erramun Garmendia Zelaieta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu dira, Estatistikako erdi mailako tituludunaren lanpostuak betetzeko, eta lanpostu huts hauek esleitu zaizkie:

Sandra Eraso Morenori, 7220 lanpostu hutsa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikia, Iruñean aritzeko.

Joseba Erramun Garmendia Zelaietari, 7227 lanpostu hutsa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari atxikia, Iruñean aritzeko.

Deialdia 2006ko 74. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 21ean.

Iruñean, 2007ko apirilaren 23an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0707506