26. ALDIZKARIA - 2007ko otsailaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak, otsailaren 8an emandako 97/2007 Ebazpenaren bidez, Euskarazko Udalekuak-"Euskara erabiltzeko eskolaz kanpoko prestakuntza jarduerak" programaren arauak onartu dira 2007. urterako, eta aipatutako ebazpenaren 3. puntuan xedatutakoari jarraituz, argitaratzen da iragarki hau.

Euskarazko udalekuetara joateko 720 leku betetzeko deia egin da 2007rako. Honela banatu dira leku horiek: 620, A ereduan ikasten ari diren Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleendako dira eta gainerako 100ak D ereduko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleendako.

Eskabideak 2007ko martxoaren 1etik 21era bitartean aurkeztuko dira, bi egun horiek barne direla.

Deialdiaren araudia ikastetxeetara bidaliko da eta Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzuan eta ondoko web orrietan izanen da eskuragarri:

www.pnte.cfnavarra.es/eibz/sustapena

www.pnte.cfnavarra.es/profesorado/recursos/euskera/

Iruñean, 2007ko otsailaren 14an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0702679