94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARTAXOA

Hasiera batean onetsita Artaxoako 1. poligonoko 1082 eta 1083. lurzatien xehetasun azterlana

Artaxoako Udalak, 2006ko ekainaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen 1. poligonoko 1082 eta 1083. lurzatien xehetasun azterlana, Javier Buzunáriz Zabalza eta Jesús Andueza García jaunek sustatua, Luis Uhalte Sevilla eta José Luis Salinas Garin arkitektoek prestatutako dokumentuaren araberakoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79, 76 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.

Artaxoan, 2006ko uztailaren 5ean._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0611929