94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASTEJON

Castejongo Arau Subsidiarioetako aldaketa xehekatua hasiera batean onetsita

Castejongo Udalak, 2006ko ekainaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arau Subsidiarioetako aldaketa xehekatua, Aste 1999, S.L. enpresa taldeak aurkeztutako eskabideari buruzkoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesatuek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Castejonen, 2006ko ekainaren 26an._Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0611923