94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CARCAR

Herrilurraren desafektazioa

Carcarko Udalak, 2006ko ekainaren 29an egindako osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea 4. poligonoko 777. lurzatiko A, B eta C azpilurzatien desafektazioa. El Monte alderdian daude eta 88.333 m²-ko azalera dute. Egokia den partearen erabilera lagako da eguzki instalazio bat jartzeko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta interesatuek udal idazkaritzan den espedientea hilabetean azter dezaten Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren, alegazio edo erreklamazioak egin ahal izateko.

Carcarren, 2006ko uztailaren 10ean._Alkate udalburua, Germán Agreda.

Iragarkiaren kodea: L0611917