94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Alde Zaharreko BBBPBko antolamendu xehekatuaren determinazioak aldatzeko hasierako onespena, UE. 6-1-e) unitateko 3. poligonoko 446. lurzatiari dagokiona, (Gartzia Ximenez, 4), Gregorio Urriza Jiménez jaunak sustatua

Lizarrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko uztailaren 5eko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Hasiera batean onestea Lizarrako Alde Zaharreko BBBPBko antolamendu xehekatuaren determinazioetako aldaketa, UE. 6-1-e) unitateko 3. poligonoko 446. lurzatiari dagokiona, Lizarrako Gartzia Ximenez kaleko 4 zenbakiari alegia, Gregorio Urriza Jiménez jaunak sustatua.

Kontuan hartuz 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa, jendaurrean egonen da, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, interesatuek hilabetean alegazioak aurkez ditzaten.

Halaber, iragarkia hemengo prentsan eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, eta ohartaraztea egintza honen aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik jarri, tramiteko egintza delako. Horrek ez du ukatzen, baina, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztea, prozedurari bukaera emanen dion ebazpenean kontuan har daitezen; betiere, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz.

Lizarran, 2006ko uztailaren 7an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0611908