94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE

Hasiera batean onetsita Areta Iparraldeko barne berrikuntzarako plan bereziaren aldaketa

Uharteko Udalak, 2006ko uztailaren 5ean egindako bilkuran, hasiera batean onesteko erabakia hartu zuen Areta Iparraldeko Barne Berrikuntzarako Plan Berezia aldatzen duen dokumentua, Construcciones Metálicas Comansa, S.A. enpresak okupatzen dituen 258 eta 300. lurzatiei dagokiena. Aipatu enpresak sustatu du eta A.G.U. Arquitectura, Gestión y Urbanismok prestatu, espedientean behar bezala jasotako testuaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; interesatuen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Uharten, 2006ko uztailaren 12an._Alkatea, Amparo Miqueleiz Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L0612002