94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOZAR

Aldaketa behin betikoz onetsirik 2005eko aurrekontuan

Udalak, 2006ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, aurrekontuko 1/2006 aldaketa onetsi zuen, eta hura 2006ko 76. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 26an. Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat jo da aurrekontuko 1/2006 aldaketa. Hona hemen:

Ikusirik bai aurrekontuan aldaketak egitearren Ogasun Batzordeak aurkeztu duen proposamena, bai Udaleko kontu-hartzaileak prestatu duen txostena.

Honako hau erabaki da:

Lehena._Ondorengo kreditu aldaketa hauek egitea 1/2006ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean:

GASTUAK:

Kreditu gerakinak sartzea.

_Higiezinetako lanak: 233.200,00 euro.

_Hirigintzako Planeamenduaren garapena: 78.880,00 euro.

_Lan kontratudunen lansariak: 12.000,00 euro.

Kreditu gehikuntzak.

_Futbol zelaia: 12.000,00 euro.

_Ikastetxe publikoko lanak: 10.100,00 euro.

_Hirigintzako ordainsariak: 13.500,00 euro.

_Euskara Zerbitzuko lansariak: 12.400,00 euro.

Gastuak, guztira: 372.080,00

FINANTZAKETA:

_Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, Udal Plana: 63.104,00 euro.

_Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 308.976,00 euro.

Finantzaketa, guztira: 372.080,00 euro.

Berriozarren, 2006ko uztailaren 17an._Alkate udalburua, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0612219