94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

UITZI

Oihan enkantea

Uitziko Kontzejuak (Larraun), behar bezala baimendurik, ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:

Lote bakarra: 2.104 pago, 683 metro kubiko zur eta 586 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 24.588 euro (BEZa barne).

Gora jotzeko hainbestekoa: 150 euro.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren ehuneko 2 (492 euro).

Baldintza-agiria: interesatuen eskura dago, Uitziko Kontzejuan (Santa Engrazia kalea, zk.g.) eta Larraungo Udaletxean (Aralar kalea, 5, Lekunberri).

Enkantearen tokia, eguna eta ordua: Uitziko Kontzeju Etxean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko bigarren larunbatean, eguerdiko hamabietan.

Uitzin, 2006ko uztailaren 13an._Idazkaria, Joxean Azpirotz Etxarri.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ........., adinez nagusia, bizilekua: .........., kalea: ........., zenbakia: ......., NAN zenbakia: ........., nire izenean edo ............ ordezkatuz, ezaguturik ......ko ......aren Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako oihan loterako enkantea, ......... zuhaitzez osatua, eta agindu teknikoen eta baldintzen pleguen berri izanik, ezagutu eta oso-osorik onartzen baititut, aipatu lotea esleitzeko eskatzen dut eta honako eskaintza hau egiten dut: (letraz eta zenbakiz) ........... euro (BEZa kanpo), betiere aipatu baldintzen pleguei hertsiki loturik.

(Tokia, eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0612099