94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ERROIBAR

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Eskatzailea: Juan Pedro Echeverria Echavarren eta Jesus Echeverria Echavarren. Jarduera: industria nabea. Tokia: Urrobiko industrialdea, 10. lurzatia. Aurizberri.

Lintzoainen, 2006ko uztailaren 7an. Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0611972