94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ETXARRI ARANATZ

2006ko plantilla organikoa

Honako xedapen hauei jarraikiz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 236. artikulua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko (Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen hartako) 201 eta 202. artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuko 19, 20, 34 eta 35. artikuluak eta ondokoak, eta horiekin bat heldu diren gainerako arauak. Etxarri Aranazko Udalak honako erabakia hartu du:

1._Hasiera batean onestea Etxrri Aranazko Udaleko 2006. urterako plantilla organikoa, lanpostuen aginduzko zerrendarekin eta haien egoera juridikoarekin batean, NAPIk eta AINek lanpostuen gainean prestatutako azterlanean biltzen den bezala.

2._Espedientea jendaurrean edukitzea 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio eta oharrak aurkez ditzaten.

3._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatutako hartan, aurreikusitako ondoriak izan ditzan.

Etxarri Aranatzen, 2006ko uztailaren 10ean._Alkatea, Iraitz Goñi Iraurgi.

Iragarkiaren kodea: L0611925