94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

717/2006 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Lekarozko Irakasleendako Laguntza Zentroko zuzendari izateko lanpostu bat merezimendu lehiaketa bidez eta zerbitzu eginkizunetan betetzeko izangaien behin betiko zerrenda eta haien puntuazioak onetsi eta lanpostua esleitzen duena.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak txostena aurkeztu du eta hartan proposatzen du Lekarozko Irakasleendako Laguntza Zentroko zuzendari izateko lanpostu bat merezimendu lehiaketa bidez eta zerbitzu eginkizunetan betetzeko izangaien behin betiko zerrenda eta haien puntuazioak onestea.

Orobat, aukeratutako izangaiari dagokion lanpostua esleitzea proposatzen du, aurreko destinoa, herria eta zein egoera administratibotan zegoen aipaturik eta urtebeteko zerbitzu eginkizunetako egoera emanik.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lekarozko Irakasleentzako Laguntza Zentroko zuzendari izateko lanpostu bat merezimendu lehiaketa bidez eta zerbitzu eginkizunetan betetzeko izangaien behin betiko zerrenda onestea. Eranskinean ageri da.

2. Aukeratutako izangaiari dagokion lanpostua esleitzea, aurreko destinoa, herria eta zein egoera administratibotan zegoen aipaturik. II. eranskinean agertzen dira.

3. Zerbitzu eginkizunetarako proposatzea hautatutako izangaia, urte beterako, Irakasleentzako Laguntza Zentroko zuzendari izateko.

4. Interesatuek, Hautapen Batzordeak larri iritzi behar dion arrazoia dela medio, hiru eguneko epea izanen dute izendapenari uko egiteko.

5. Esleituriko lanpostuaz jabetzeko epea bost egun naturalekoa izanen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Ebazpen hau eta I. eta II. eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

7. Ebazpen hau Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Irakasleen Prestakuntza Atalari, eta Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko uztailaren 4an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

1., 2. eta 3. faseen behin betiko balorazioa

LEKAROZKO ILZ

LANPOSTUA: LEKAROZKO ILZKO ZUZENDARIA.

Miguel J. Ustariz Olaechea

5,49

2

0,5

0

0

0

1

0

0

0

0

0

8,16

9

7,17

33,32

II. ERANSKINA

Irakasleentzako laguntza zentroen, izangaien, esleitutako lanpostuen, aurreko destinoen, herrien eta aurreko egoera administratiboen zerrenda

Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroa

Izangaia: Miguel Javier Ustariz Olaechea. Lanpostua: Zuzendaria. Aurreko destinoa: "San Francisco Javier" HLHIP. Herria: Elizondo. Egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: F0612090