94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Hautaproben bidez izangaien zerrenda bat osatzeko deialdia, zerbitzu berezietan aritzeko Musika Eskolako hainbat espezialitatetako irakasle lanposturako prestatzen

Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotzi delegatuak, 2006ko uztailaren 3an, honako deialdiaren oinarriak onetsi zituen:

ARAUAK

Lehendabizikoa._Izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko deialdia egiten da, zerbitzu berezietan aritzeko Musika Eskolako hainbat espezialitatetako irakasle lanposturako prestatzen, Iruñeko Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorrean sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutearren.

Hauek dira deialdiko lanpostuen espezialitateak:

_Akordeoia

_Klarinetea

_Gitarra

_Kantua

_Abesbatza

_Pianoa

Bigarrena._Parte-hartzaileen betebeharrak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:

a) Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, C, D edo E maila edo taldekoa.

b) Lanpostuan hiru urte eginak izatea, gutxienez ere.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Erdi Mailako edo Goi Mailako titutua izatea espezialitate hauetan: akordeoia, klarinetea, gitarra, kantua, piano edo abesbatzen zuzendaritza eta talde instrumentala edo solfeoko irakaslea edo musika hizkuntzaren irakaslea; eta pianoa, hurrenez hurren, lehiaren xedeko lanpostu bakoitzean, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

2.2. Baldintza guztiak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta dei egiten zaienean eta prestakuntzak diraueino.

Hirugarrena._Hautapen prozesuaren bilakaera eta balorazioa.

3.1. Hautapena proba hauen bidez eginen da:

a) Interpretazio proba: obra bat edo gehiago izaten ahal dira, edo haien zatiak; 10 minutu inguru iraunen du. Probak, gehienez ere, 20 puntuko kalifikazioa izanen du, eta bazterturik geldituko dira 10 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

b) Proba praktikoa: bi saio emanen zaizkie ikasleei, hasmentakoa bata eta oinarrizko mailako 2. edo 3. kurtsokoa bestea; guztira, 15 minutu iraunen du. Probak, gehienez ere, 30 puntuko kalifikazioa izanen du, eta bazterturik geldituko dira 15 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.

3.2. Probarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela azalduko dira. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

Laugarrena._Prestakuntzarako izangaiendako deia.

Izangaiendako deia eta, behar bada, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa indarra duen legerian ezarritakoaren arabera eginen da.

Bosgarrena._Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Seigarrena._Eskabideak.

6.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, Merkatuko kalean, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren aukeretako edozein erabiliz.

Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera, zeina eskuratzen ahalko baita Iruñeko Udaleko Laguntza Bulegoan, Merkatuko kalean, edo Internet bidezko www.pamplona.es gunean, edo, bestela, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean. Haietan adieraziko da zein espezialitatetan hartzen den parte.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Era berean, parte hartzeko eskabideari erantsi beharko diote baldintza gisa eskatutako tituluaren fotokopia.

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenek ezin izanen dute deialdian parte hartu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

Zazpigarrena._Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Lehendakaritzako Alorrak jendaurrera aterako ditu ebazpen honen bidez onetsitako deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Iruñeko Udalaren iragarki oholean (Merkatuko plazan, Udaletxearen atzeko aldean).

Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

Zortzigarrena._Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta haiek ebatzi ondoren, Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotzi delegatuaren ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean jarriko da jendaurrean, ebazpen honetan aipatzen diren hautaprobak egiteko eguna eta tokia adierazita.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesatuek deialdi hauetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Bederatzigarrena._Epaimahaia.

9.1. Espezialitate bakoitzeko epaimahai bat eratuko da, ondoko kideek osatua. Espezialitate bakoitzean onartutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duen Ebazpenean finkatuko da haien behin betiko osaera:

Mahaiburua: Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko zinegotzi delegatua edo Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorreko zuzendaria.

Mahaikidea: espezialitateko irakasle bat.

Mahaikidea: Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorreko idazkari teknikoa edo udal pedagogoa.

Mahaikidea: langileen ordezkari bat, orotariko batzorde paritarioetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.

Mahaikide idazkaria: Joaquín Maya musika eskolako idazkaria edo ikasketa-burua.

9.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Lehendakaritza Alorreko Zuzendaritzari eman beharko diote horren berri.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatzen bada, jakinarazi eginen da, lehiakide onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

9.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

9.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen arauak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

9.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

Hamargarrena._Probak gainditzen dituztenen zerrenda.

10.1. Proben kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian probak gainditu eta prestakuntzarako egoera berezian dauden izangaien zerrenda, lortutako azken puntuazioaren hurrenkeran, eta Lehendakaritzako Alorreko zuzendariari helaraziko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, onets dezan.

10.2. Puntuetan berdinketarik gertatuz gero, kasuan kasuko deialdian eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera erabakiko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bidez erabakiko da. Zozketa Lehendakaritzako Alorrean eginen da eta bertara deituko zaie ukitutako izangaiei.

Hamaikagarrena._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2006ko uztailaren 3an._Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotzi delegatua, José Iribas Sánchez de Boado.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ..................., adinez nagusia; NAN/nortasun agiria: ............., jaioteguna (urtea/hila/eguna): ............, jaiotokia (udalerria/probintzia) .............., naziotasuna: ...................., egungo helbidea (karrika, zenbakia, eskailera, etxebizitza): ............, posta kodea/herria: ..................., telefonoa: ............, sakelako telefonoa: ...............

Honako hau azaltzen dut:

Deialdian eskatzen den titulua badudala, eta oraingo jarduneko egoerarako dudanetik ezberdina dela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Eskatzen du:

Hautaproben bidez izangaien zerrenda bat osatzeko deialdian onartua izatea Joaquín Maya musika eskolan, zerbitzu berezietan, irakasle gisa prestatzeko (aukeratutako espezialitatea adierazi) espezialitatean.

f Akordeoia

f Klarinetea

f Gitarra

f Kantua

f Abesbatza

f Pianoa

Aipatu deialdia .............. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ................... egunean.

Datuen babesa._Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla baliatuko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei gehituko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatuko kalea, 7-9; 31001 Iruñea).

Iruñean, 20...(e)ko ..................aren ........(e)an.

(Sinadura)

Oharra._Eskabidearekin batera, deialdian eskatzen den titulazioaren fotokopia ekarri.

Iragarkiaren kodea: L0611761