94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ERRIBERRI

Deialdia, honako espezialitate hauetako irakasle izateko zenbait lanpostu betetzeko: zeharkako txirula, perkusioa eta tronboia, lan araubide finkoarekin eta lanaldi partzialean aritzeko, Erriberriko Udalaren Musika Eskolan

ARAUAK

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua da honako espezialitate hauetako bakoitzean lanpostu bana betetzea, oposizio-lehiaketa bidez, lan araubide finkoarekin eta lanaldi partzialean aritzeko: zeharkako txirula, perkusioa eta tronboia, Erriberriko Udalaren Musika Eskolan; 2006ko otsailaren 23ko osoko bilkuran onetsi ziren.

1.2. Deialdi honen ondorioz izendatzen diren izangaiak lan-kontratudun finkoaren izaera eskuratuko dute lanaldi partzialean aritzeko (espezialitate bakoitzean eta ikasturte bakoitzean matrikulaturiko ikasle kopuruaren araberako orduetarako), ondorio guztietarako eskuratu ere, lanpostuaren jabetza hartzen duten egunetik aurrera, eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko dira eta bertan alta hartuko dute, lan arloko legeetan aurreikusitako probaldia deusetan galarazi gabe.

1.3. Urteko lansari gordina B mailari dagokion oinarrizko soldata izanen da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Testu Bategineko 12. artikuluan zehaztu bezala, eta betiere ikasturte bakoitzeko kontrataturiko ordu kopuruaren arabera.

1.4. Soldata lanaldiari dagokion parte proportzionala izanen da, kontuan hartuz lanaldi osoa 30 ordukoa dela, horietatik 24 klase-orduak eta 6 klase-orduetatik aparte.

2._Eginkizunak.

Izendatuek nork bere espezialiateko irakaslearen zerbitzuak beteko dituzte eta baita, lanpostuarekin zerikusia izanik, Udalak haien esku uzten dituen gainerako guztiak ere.

3._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

3.1. Izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Adinez nagusi izatea eta Europako Batasuneko kide den Estaturen bateko nazionalitatea izatea.

b) Gutxienez, erdi mailako irakasle titulua izatea, zer lanpostutarako, halako espezialitatekoa.

c) Atzerriko titulazioa duten izangaiak oposizioan onartuko dira, baina lanpostua lortuz gero, kontratatuak izateko, titulazio horren homologazioa aurkeztu beharko dute, 3.1.b) atalean dioenaren arabera. Bestelakoan, puntuazio handieneko hurrengo izangaia kontratatuko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

3.2. Aukeratutako edo kontratatutako izangaiek, aurreko baldintzak, deialdi honetako 12. oinarrian ezarritako epean eta eran egiaztatu beharko dituzte. Aipaturiko baldintzak, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita oposizio-lehiaketa prozedurak irauten duen bitartean ere, izendapenera arte.

4._Eskabideak.

4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak I. eranskineko ereduari lotuko zaizkio eta Erriberriko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Karlos III.aren plaza, 20, 31390, Erriberri) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean.

4.2. Izangaiek eskabideekin batera lehiaketaldian baliarazi nahi dituzten merezimenduen jatorrizko agiriak, haien kopia kautotuak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dituzte, eta baita azterketa eskubideetarako udal diruzaintzan 18,00 euro ordaindu izanaren ordainagiria ere.

4.3. Orobat sartuko dute dokumentazioan, nahitaez, espezialitate bakoitzeko plan edo proiektu pedagogiko ideala edo generikoa.

5._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, alkateak ebazpena emanen du, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko duena, eta Udalaren iragarki oholean argitaratzeko aginduko du.

5.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda Udalaren iragarki oholean argitaratu eta hurrengo hamar egun naturalen barrenean, erreklamazioak egiten ahal dituzte, eta akatsik egin badute, haiek zuzendu.

5.3. Erreklamazioetarako epea amaitu eta haiek ebatzi ondoan, andre alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

6._Epaimahaia.

6.1. Honako kide hauek osatuko dute zeharkako txirularen probetako epaimahaia:

Mahaiburua: María Carmen Ochoa Canela, Erriberriko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: David Palacios Algarra, Erriberriko Udaleko zinegotzia eta Musika Eskolako Patronatuko kidea.

Lehen mahaikidea: Eduardo Ojer Moreno, Tafallako Udalaren Musika Eskolako irakaslea.

Ordezkoa: zehazteko dago; zeharkako txirularen espezialitateko irakaslea, beste musika eskola batekoa.

Bigarren mahaikidea: Nekane Solana Arocena, Martzillako Udalaren Musika Eskolako irakaslea.

Ordezkoa: zehazteko dago; zeharkako txirularen espezialitateko irakaslea, beste musika eskola batekoa.

Hirugarren mahaikidea: Unai Otegui Aguirrebengoa, Uharteko Udalaren Musika Eskolako irakaslea.

Ordezkoa: zehazteko dago; zeharkako txirularen espezialitateko irakaslea, beste musika eskola batekoa.

Laugarren mahaikidea: Carlos Lizarazu Aramayo, Erriberriko Udaleko langileen ordezkaritza organoak izendatua.

Ordezkoa: Javier Blázquez Echapare, Erriberriko Udaleko langileen ordezkaritza organoak izendatua.

Idazkaria: José Luis Unzué Ruiz, Erriberriko Udaleko titularra.

Ordezkoa: Ana Carmen Sebastián Ochoa, Erriberriko Udaleko administrari-ofiziala.

6.1.1. Honako kide hauek osatuko dute perkusioko probetako epaimahaia:

Mahaiburua: María Carmen Ochoa Canela, Erriberriko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: David Palacios Algarra, Erriberriko Udaleko zinegotzia eta Musika Eskolako Patronatuko kidea.

Lehen mahaikidea: Andoni Zugasti Arizmendi, Tafallako Udalaren Musika Eskolako irakaslea.

Ordezkoa: zehazteko dago; perkusioaren espezialitateko irakaslea, beste musika eskola batekoa.

Bigarren mahaikidea: Nuria García García, Lizarrako Udalaren "Julian Romano" Musika Eskolako irakaslea.

Ordezkoa: zehazteko dago; perkusioaren espezialitateko irakaslea, beste musika eskola batekoa.

Hirugarren mahaikidea: Urko Arozena Muxika, Hernaniko Udalaren Musika Eskolako irakaslea.

Ordezkoa: zehazteko dago; perkusioaren espezialitateko irakaslea, beste musika eskola batekoa.

Laugarren mahaikidea: Carlos Lizarazu Aramayo, Erriberriko Udaleko langileen ordezkaritza organoak izendatua.

Ordezkoa: Javier Blázquez Echapare, Erriberriko Udaleko langileen ordezkaritza organoak izendatua.

Idazkaria: José Luis Unzué Ruiz, Erriberriko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Ana Carmen Sebastián Ochoa, Erriberriko Udaleko administrari-ofiziala.

6.1.2. Honako kide hauek osatuko dute tronboiko probetako epaimahaia:

Mahaiburua: María Carmen Ochoa Canela, Erriberriko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: David Palacios Algarra, Erriberriko Udaleko zinegotzia eta Musika Eskolako Patronatuko batzordeko kidea.

Lehen mahaikidea: Juan Carlos Aoiz Berango, Iruñeko Udalaren "Joaquín Maya" Musika Eskolako irakalea.

Ordezkoa: zehazteko dago; tronboiaren espezialitateko irakaslea, beste musika eskola batekoa.

Bigarren mahaikidea: Marco Belizzi Ederra, Burlatako Udalaren "Hilarión eslava" Musika Eskolako irakaslea.

Ordezkoa: zehazteko dago; tronboiaren espezialitateko irakaslea, beste musika eskola batekoa.

Hirugarren mahaikidea: Jesús Vicente Trincado Goicoechea, Lizarrako Udalaren "Julián Romano" Musika Eskolako irakaslea.

Ordezkoa: zehazteko dago; tronboiaren espezialitateko irakaslea, beste musika eskola batekoa.

Laugarren mahaikidea: Carlos Lizarazu Aramayo, Erriberriko Udaleko langileen ordezkaritza organoak izendatua.

Ordezkoa: Javier Blázquez Echapare, Erriberriko Udaleko langileen ordezkaritza organoak izendatua.

Idazkaria: José Luis Unzué Ruiz, Erriberriko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Ana Carmen Sebastián Ochoa, Erriberriko Udaleko administrari-ofiziala.

6.2. Epaimahaia hautapen probak baino lehen eratu beharko da eta eratu eta jardun ahal izateko kideen gehiengo absolutuak bederen agertu beharko du.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz argituko ditu deialdi honetako oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen auzi guztiak.

6.4. Epaimahaiak aholkulari adituak ekartzen ahal ditu proba guztietarako, edo batzuetarako soilik. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

7._Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak izangaiek aurkeztutako merezimenduak II. eranskineko baremoaren arabera baloratuko ditu.

7.2. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak argitara emanen ditu Udalaren iragarki oholean lehiaketaldian izangaiek lortutako puntuazioak.

8._Oposizioaldia.

Zeharkako txirula.

Ekitaldia: Hiru proba izanen ditu, honelakoak:

1. Interpretazio ariketa praktikoak.

Oposiziogileak estilo ezberdineko hiru obra aurkeztuko ditu eta horietatik bi jo beharko ditu, bat epaimahaikoek aukeratua.

Epaimahaiak baloratuko du hautatu obren zailtasuna eta obrak ez dira bost minutu baino laburragoak izanen.

Ariketa horiek hasi aurretik eginen da zozketa eta hautaketa, oposiziogileek jo beharreko obrak zein diren jakiteko. Izangaiek zer ordenatan joko duten ere zozketa bidez ezarriko da, aurkezpenaren ekintza berean.

Oposiziogileak uste badu beharrezko duela pianoaren laguntza, bere kontu izanen da pianojolea ekartzea.

2. Irakaskuntzako ariketa praktikoak.

Klase praktiko bat ematea ikasle hasberri bati, tresnaren ezaugarriak eta gorputzaren zein eskuen posizio egokia adieraziz.

Klase bat ematea ikasle bati, zeinek epaimahaiak agindutako obra bat jo beharko baitu, eta oposiziogileak, interpretazio edo teknika aldetik, egoki juzgatzen dituen oharrak eginen ditu.

Ikasle bakoitzeko 20 minutu izanen dira, gehienez ere.

3. Ariketa tekniko teorikoak.

a) Zeharkako txirularen bi musika obraren planteamendu didaktikoa; maila desberdinekoak izanen dira eta epaimahaiak proposatuak.

b) Eskabidearekin batera emandako Espezialitateko Ikasketa Planaren defentsa eginen du oposiziogileak.

c) Musika Eskolaren funtzionamenduari eta antolamenduari buruzko proba idatzia.

Epaimahaiak nahi adina galdera eginen ditu atal honetako edozein gairi buruz.

Ariketa honek, gehienez ere, 75 puntu izanen ditu. Ariketa hau osatzen duten hiru probek, gehienez ere, 15, 30 eta 30 puntu izanen dituzte, hurrenez hurren.

Perkusioa.

Ekitaldia: Hiru proba izanen ditu, honelakoak:

1. Interpretazio ariketa praktikoak.

Oposiziogileak estilo ezberdineko hiru obra aurkeztuko ditu eta horietatik bi abestu beharko ditu, bat epaimahaikoek aukeratua.

Epaimahaiak baloratuko du hautatu obren zailtasuna eta obrak ez dira bost minutu baino laburragoak izanen.

Ariketa horiek hasi aurretik eginen da zozketa eta hautaketa, oposiziogileek jo beharreko obrak zein diren jakiteko. Izangaiek zer ordenatan joko duten ere zozketa bidez ezarriko da, aurkezpenaren ekintza berean.

Oposiziogileak uste badu beharrezko duela pianoaren laguntza, bere kontu izanen da pianojolea ekartzea.

2. Irakaskuntzako ariketa praktikoak.

Klase praktiko bat ematea ikasle hasberri bati, tresnaren ezaugarriak eta gorputzaren zein eskuen posizio egokia adieraziz.

Klase bat ematea ikasle bati, zeinek epaimahaiak agindutako obra bat jo beharko baitu, eta oposiziogileak, interpretazio edo teknika aldetik, egoki juzgatzen dituen oharrak eginen ditu.

Ikasle bakoitzeko 20 minutu izanen dira, gehienez ere.

3. Ariketa tekniko teorikoak.

a) Perkusioko bi musika obraren planteamendu didaktikoa; maila desberdinekoak izanen dira eta epaimahaiak proposatuak.

b) Eskabidearekin batera emandako Espezialitateko Ikasketa Planaren defentsa eginen du oposiziogileak.

c) Musika Eskolaren funtzionamenduari eta antolamenduari buruzko proba idatzia.

Epaimahaiak nahi adina galdera eginen ditu atal honetako edozein gairi buruz.

Ariketa honek, gehienez ere, 75 puntu izanen ditu. Ariketa hau osatzen duten hiru probek, gehienez ere, 15, 30 eta 30 puntu izanen dituzte, hurrenez hurren.

Tronboia.

Ekitaldia: Hiru proba izanen ditu, honelakoak:

1. Interpretazio ariketa praktikoak.

Oposiziogileak estilo ezberdineko hiru obra aurkeztuko ditu eta horietatik bi abestu beharko ditu, bat epaimahaikoek aukeratua.

Epaimahaiak baloratuko du hautatu obren zailtasuna eta obrak ez dira bost minutu baino laburragoak izanen.

Ariketa horiek hasi aurretik eginen da zozketa eta hautaketa, oposiziogileek jo beharreko obrak zein diren jakiteko. Izangaiek zer ordenatan joko duten ere zozketa bidez ezarriko da, aurkezpenaren ekintza berean.

Oposiziogileak uste badu beharrezko duela pianoaren laguntza, bere kontu izanen da pianojolea ekartzea.

2. Irakaskuntzako ariketa praktikoak.

Klase praktiko bat ematea ikasle hasberri bati, tresnaren ezaugarriak eta gorputzaren zein eskuen posizio egokia adieraziz.

Klase bat ematea ikasle bati, zeinek epaimahaiak agindutako obra bat jo beharko baitu, eta oposiziogileak, interpretazio edo teknika aldetik, egoki juzgatzen dituen oharrak eginen ditu.

Ikasle bakoitzeko 20 minutu izanen dira, gehienez ere.

3. Ariketa tekniko teorikoak.

a) Tronboiko bi musika obraren planteamendu didaktikoa; maila desberdinekoak izanen dira eta epaimahaiak proposatuak.

b) Eskabidearekin batera emandako Espezialitateko Ikasketa Planaren defentsa eginen du oposiziogileak.

c) Musika Eskolaren funtzionamenduari eta antolamenduari buruzko proba idatzia.

Epaimahaiak nahi adina galdera eginen ditu atal honetako edozein gairi buruz.

Ariketa honek, gehienez ere, 75 puntu izanen ditu. Ariketa hau osatzen duten hiru probek, gehienez ere, 15, 30 eta 30 puntu izanen dituzte, hurrenez hurren.

9._Proben deialdia.

Izangaiei ez zaie nahitaez banan-banan jakinarazi beharko ariketa bakoitzeko hurrengo probak noiz, non eta zer ordutan eginen diren, baina, hala ere, Erriberriko Udalaren iragarki oholean iragarriko da, berrogeita zortzi ordu lehenagotik edo, ariketaren baten jarraipena denean, hogeita lau ordu lehenagotik.

10._Identifikazioa eta bestelakoak.

Izangai guztiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute, edo bertze edozein agiri, legeriak berdintzat jotzen duena. Probetan iruzurra egiten bada, edozein delarik ere, izangaia segituan baztertuko da, etor daitezkeen jarduketa penalak ukatu gabe.

11._Epaimahaiaren proposamena.

11.1. Izangaien kalifikazioak bukatutakoan, epaimahaiak puntuazioen zerrenda, handienetik txikienera ordenatua, jarriko du ikusgai Udalaren iragarki oholean eta azken proba egin zen tokian.

11.2. Epaimahaiak puntuaziorik handiena lortzen duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio organo eskudunari. Aipatu proposamena Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

12._Agirien aurkezpena.

Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 10 egun naturaleko epearen barnean, proposatutako izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu Erriberriko Udalaren erregistro orokorrean:

a) Jaiotze aktaren ziurtagiria.

b) Zinpeko aitorpena, inongo Estatu, Autonomi Elkarte, Probintzia, Udalerri edo Toki Entitatetako kargu, lanpostu edo eginkizunetatik baztertua edo eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua izan ez dela dioena.

c) Tituluaren kopia kautotua edo fotokopia konpultsatua, aurretik aurkeztu ez bada.

d) Gaitasun fisiko edo psikikoaren osasun egiaztagiria.

Oinarri honetan zehaztutakoa aipatu epe horien barrenean betetzen ez bada, ezin izanen da izendapena ez eta kontratazioa ere egin, eta indarrik gabe geldituko dira ordura arte lorturiko eskubideak. Horrela gertatuz gero, aprobatu dutenen puntuazioen zerrendan hurrengo datorren/datozen izangaiari/ei luzatuko zaio/e izendapen proposamena.

13._Izendapena eta jabetza hartzea.

Erriberiko alkatetza izanen da epez eta moduz beharkizunak betetzen dituen izangaia izendatzeko organo eskuduna.

Izendatua gertatzen den izangaiak 10 eguneko epea izanen du karguaren jabetza hartzeko, izendapenaren jakinarazpenetik hasita, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusitako zinaren edo agintzaren ondotik.

Aipatu epearen barnean, ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu eskubide guztiak galduko ditu.

Hori gertatzen bada, aprobatuen zerrendan puntuazioaren arabera ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea.

14._Ukoa edo lanpostu hutsa.

Lanpostu hutsik bada edo hautatu eta izendaturiko izangaiak lanpostuari uko egiten badio jabetza hartu ondoko hemezortzi hilabeteko epearen barnean, lanpostua zuzenean beteko da epaimahaiak osatutako zerrendan hurrengo datorren/datozen izangaiarekin/ekin.

15._Errekurtsoak.

Deialdiaren eta bere oinarrien aurka, eta horietatik edo hautapen organoen jarduketetatik datozen egintza administratibo ororen kontra, honako errekurtsoren bat jarri ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien sailari zuzendua, jakinarazpenaren edo argitalpenaren biharamunetik bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, errekurrituriko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hilabeteko epean.

Erriberrin, 2006ko uztailaren 2an._Alkatea, María del Carmen Ochoa Canela.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ..................., adinez nagusia. N.A.N. zenbakia: ............... Bizitokia: ...................... (...........). Kalea: ................ Zenbakia: ....... Solairua: ..... Posta kodea: ........ Telefonoa: ..............

Honako hau azaltzen dut:

Erriberriko Udalaren Musika Eskolako .........(*) lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala, haren oinarriak ezagutu eta onartzen baititut.

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezgaitasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdiko 3.1.b) eta 3.1.c) oinarrietan adierazten den titulazioa badudala.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horrenbestez:

Eskatzen dizut Erriberriko Udalaren Musika Eskolako ........ (*) lanpostua betetzeko deialdian onartzea.

(*) Zeharkako txirulako irakaslea.

(*) Perkusio irakaslea.

(*) Tronboi irakaslea.

.....................(e)n, 2006ko ................aren ......(e)an

(Eskatzailearen sinadura)

ERRIBERRIKO UDALEKO ALKATE ANDREA.

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

A._Irakasle lanetan emandako zerbitzuak.

Atal honetako puntuazioa 10 izanen da gehienez ere.

1. Musika kontserbatorio edo eskoletan espezialitateko irakasle lanetan emandako ikasturte oso bakoitzeko: 1,50 puntu.

Ikasturte osoa baino gutxiagoko zati edo hilabete bakoitzeko, aitzineko atalean aipatzen diren lanpostuetan: 0,125 puntu hilabeteko.

2. Irakaskuntza arautuko bertzelako ikastetxeetan espezialitateko irakasle lanetan egindako ikasturte bakoitzagatik: puntu bat.

Ikasturte ez osoak kontatuz gero 0,08 puntu emanen da hilabeteko.

Egiaztagiriak: titulu administratiboaren edo izendapenaren nahiz kontratuaren fotokopia konpultsatua edo kasuan kasuko ikastetxeko idazkariak luzatu eta zuzendariaren oniritzia duen ziurtagiria, bertan ikasgaia eta zerbitzuen iraupena jasoko direla.

Atal honetan ikasturte osotzat hartuko da urritik ekainaren 30a arteko aldia.

Zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira, puntuazioak ez dira batuko.

B._Merezimendu akademikoak.

Gehienez ere 10 puntu emanen dira.

1. Deialdiaren espezialitateko goi mailako titulua: 2 puntu.

2. Deialdian parte hartzeko eskatu ez bezalako maila ertaineko musika titulu bakoitzeko 0,50 puntu, gehienez ere 2 puntu.

3. Lehiaketan parte hartzeko eskatu ez bezalako goi mailako musika titulu bakoitzagatik, 0,75 puntu, gehienez ere 2 puntu.

4. Ikasketen espedientea: kalifikazioa lehiaketan parte hartzeko eskatzen den titulazioan.

Atal honengatik, izangaiak aurkeztu duen espediente akademikotik, alegia, lanpostuan sartzeko izaera orokorrez galdatu den titulazioari dagokion horretatik, ateratzen den banaz-bertzeko puntuazioa baizik ez da baloratuko, eta jarraian zehazten den gisan:

_6,01 - 7,50: 0,50 puntu.

_7,51 - 8,50: puntu bat.

_8,51 - 10: 2 puntu.

5. Sari berezia deialdian parte hartzeko eskatzen den titulazioan: 0,5 puntu, gehienez ere puntu 1.

6. Irakaskuntzarako gaitasun agiria, unibertsitate batek luzatua: puntu bat.

Egiaztagiriak: lehiatzaileak alegatutako merezimenduei dagozkien ziurtagirien fotokopia konpultsatua, organismo eskudunak luzatuak.

C._Prestakuntza.

Guztira 10 puntu emanen dira gehienez ere, C) atal honetan.

1. Zer espezialitatetara aurkezten den, harekin ikusteko duten prestakuntza edo hobekuntza ikastaro bakoitzagatik, gainditu badira eta hezkuntza administrazioek edo unibertsitateek antolatu badituzte. Atal honengatik gehienez ere sei puntu ematen ahal dira, baremo honi jarraikiz:

_30 ordu baino gehiagokoak: 0,50 puntu.

_100 ordu baino gehiagokoak: puntu bat.

2. Psikologian, Pedagogian edo Musika Irakasletzan titulazioa izateagatik: 2 puntu, titulazio bakoitzetik, Irakasletzan puntu 1.

3. Talde Instrumentalari buruzko ikastaroak, epaiamahaiak baloratu beharrekoak: gehienez ere 2 puntu.

D._Bestelako merezimenduak: izangaiak ekarri nahi dituen bestelako merezimenduak, aitzineko ataletan baloratu ez badira: kontzertuak, argitalpenak, etab.

Epaimahaiak baloratu beharrekoa. Gehienez ere 4 puntu.

Iragarkiaren kodea: L0611690