94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MENDABIA

Mendabiako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat lan-kontratu finko baten bidez betetzeko deialdiaren oinarriak

Alkate udalburuaren uztailaren 7ko 249/06 Ebazpenaren bitartez, deialdi honen oinarriak onetsi dira. Hona hemen:

1. oinarria._Arau orokorrak.

1.1. Zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio bidez eta lan-kontratu finkoarekin (errelebokoa) betetzea du xede deialdi honek, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduari jarraituz.

Erretiro partziala eskatu duen zerbitzu anitzetako enplegatua ordeztuko duena hautatzea da kontua.

1.2. Hautapen probak 6. oinarrian azaltzen dira.

1.3. Lanaldiaren araubideari dagokionez, lanaldi osoaren %85ekoa izanen da, Angel Miranda Jiménez jaunak, erretiro partziala eskatu baitu, 65 urte bete arte (2010eko otsailaren 28a), hori baita derrigorrezko erretirorako adina. Hortik aurrera lanaldia %100ekoa izanen da.

1.4. Lanpostuari, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan zehaztutako mailetatik, D mailako oinarrizko soldataren pareko lansariak dagozkio. Inolaz ere ez dira aplikatuko funtzionarioen antzinatasun saria eta gradua; antzinatasuna, hain zuzen, hirurteko iraganen arabera.

2010eko otsailaren 28ra arte, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan zehaztutako mailetatik D mailako oinarrizko soldataren %85 jasoko du hautatuak, betetzen duen lanaldiari egokitua, alegia; gainerako %15a erretiro partzialean den langileak jasoko du; izan ere, deialdi honen xedeko lanpostuari dagokion lanaldiaren %15 eginen baitu.

1.5. Hauek dira eginkizunak:

Igeltserotza, iturgintza, elektrizitate, mekanika, lorezaintzaeta inausketa lanak, udal makinak erabiltzea eta edozein udal zerbitzu, baita udal lantaldeak egiten dituen obretan laguntzea ere.

Mendabiako Udalak noiznahi erabakitzen dituen eginkizunak.

Zerbitzu anitzetako enplegatu bati dagozkion eginkizun guztiak.

1.6. Izendatuak Mendabiako udalerrian finkatuko du bizitokia.

2. oinarria._Izangaien betebeharrak.

Lanposturako lehiatzen direnek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

a) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean adinez nagusia izatea eta nazionalitate espainiarra edukitzea, edo Europar Batasuneko herrialde batekoa; gainera, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuari buruzko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluko 2. lerroaldean aipatzen dena.

b) Eskola-graduatuaren titulua, lehen graduko Lanbide Heziketarena edo baliokidea izatea.

c) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa izatea.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

e) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean C mailako gidabaimenaren jabe izatea.

f) Udaleko diruzaintzan 6,00 euro ordaintzea, azterketa eskubideengatik.

3. oinarria._Eskabideak.

3.1. Eskabideak, eranskineko ereduaren araberakoak, Mendabiako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu biak arte, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalen barrenean.

3.2. Dokumentazio hau erantsiko zaio:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren eta gidabaimenaren fotokopia konpultsatuak.

b) Tituluen egiaztagiriak edo haien fotokopia, fede-emaile publiko batek konpultsatua.

c) Ziurtagiria, Udaleko diruzaintzan 6 euro ordaindu direla egiaztatzen duena, azterketan parte hartu ahal izateko.

4. oinarria._Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Mendabiako Udaleko alkateak hamar eguneko epearen barrenean izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du. Zerrenda Udaletxeko iragarki oholean paratuko da.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda iragarki oholean argitara eman eta ondoko hamar egun baliodunean, bidezko erreklamazioak aurkeztu edo zuzenketak egin ahalko dituzte, Mendabiako Udalaren Erregistro Orokorrean idazkia aurkeztuz.

4.3. Aipatu epea iraganik eta, hala behar bada, erreklamazioak edo zuzenketak ebatzitakoan, alkate jaunak izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du. Zerrenda Mendabiako Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da. Bertan zehaztuko da oposizioko probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Gero, epaimahaiak Udalaren iragarki oholean ikusgai jarriko du hurrengo probak zein egunetan eginen diren.

4.4. Funtzio publikoan sartzeko Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz, oposizioa deialdia argitaratu eta bi hilabeteren buruan hasiko da, beranduenez.

5. oinarria._Epaimahaia: eraketa eta jarduketak.

5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

Mahaiburua: Roberto Francisco Labarta Sancho jauna, Mendabiako Udaleko zinegotzia.

Mahaiburuaren ordezkoa: Saturnino Ocáriz Asurmendi jauna, Mendabiako Udaleko lehen alkateordea.

Lehen mahaikidea: María Rosario Quijera Maiza andrea, Mendabiako Udaleko langileen ordezkaria.

Lehen mahaikidearen ordezkoa: José González Ochoa jauna, Mendabiako Udaleko administrari-ofiziala.

Bigarren mahaikidea: Angel Rupérez Martínez de Espronceda jauna, Mendabiako Udaleko zinegotzia.

2. mahaikidearen ordezkoa: Carmen María González García andrea, Mendabiako Udaleko zinegotzia.

Hirugarren mahaikidea: Jurramendiko Mankomunitateak izendatua.

Hirugarren mahaikidearen ordezkoa: Jurramendiko Mankomunitateak izendatua.

Mahaikide idazkaria: José Miguel Vela Desojo jauna, Mendabiako Udaleko idazkaria.

Mahaikide idazkariaren ordezkoa: Bruno Arpón Matute jauna, Mendabiako Udaleko ofiziala.

5.2. Lehiatzaileek mahaikideak errefusatzen ahalko dituzte, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusitako moduan eta halabereko baldintzetan.

5.3. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratuko da, eta bere eraketak eta jarduketak balio izateko kideen erabateko gehiengoa beharko da bildu.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak; berdinketara iritsiz gero, mahaiburuak kalitateko botoa erabili ahalko du.

6. oinarria._Oposizioaldia.

6.1. Oposizioaren hasiera Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara, 4. oinarrian aipatu den izangai onartu eta baztertuen zerrendarekin batera.

Gainerako probak Mendabiako Udaleko iragarki oholean bakarrik emanen dira argitara.

6.2. Oposizioaldiak ondoko proba hauek izanen ditu:

6.2.1. Lehen ariketa: proba idatziak, teoriko-praktikoak:

Idatzizko ariketa izanen da, bata ortografiako proba eta bestea matematikako lau buruketa (deialdian eskatutako titulazioari egokituak). Ezin da kalkulagailurik erabili.

Lehen ariketan epaimahaikoek 30 puntu emanen dituzte, gehienez ere. Proba ez da baztertzailea.

Ortografiako proba: ortografiako proban gehienez ere 14 puntu lortuko dira. Ortografiako akats bakoitzeko 0,20 puntu kenduko dira, azentu akatsetan salbu, horietan bakoitzeko 0,1 puntu soilik kenduko baita.

Matematikako proba: matematikako proban gehienez ere 16 puntu lortuko dira; hau da, 4 puntu buruketa bakoitzeko.

6.2.2. Bigarren ariketa: Proba praktikoa:

Zurgintza, igeltserotza, iturgintza, elektrizitate eta lorezaintzako lan erraz batzuk egin beharko ditu, bere ardurapeko lokaletan izaten ahal dituenen modukoak, eta, orobat, egin beharreko lanen gaineko zenbait galdera erantzun beharko ditu.

Proba honetan epaimahaikoek 30 puntu emanen dituzte, gehienez ere.

6.2.3. Proba guztien artean 30 puntu eskuratzen ez duten izangaiak baztertu eginen dira.

6.2.4. Proba psikoteknikoak:

Aurreko probak gainditzen dituztenek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuak proposatzen dituenak egin beharko dituzte.

Proba horretan gehienez ere 40 puntu emanen dira.

Epaimahaiak, egokiera bilatuz eta ariketetan ahalik eta egun gutxien erabiltzearren, erabakia hartzen ahal du ariketa bat baino gehiago egun berean egiteko edo haien ordena aldatzeko.

7. oinarria._Identifikazioa eta bestelakoak.

Izangai guztiek Nortasun Agiri Nazionala ekarri beharko dute, edo beste edozein agiri, legeriak berdintzat jotzen duena. Oharrak kopiatzeak edo probetan edozein iruzur egiteak oposiziotik berehala baztertzea ekarriko du, zigor kodeko jarduerak baztertu gabe, bidezko badira.

8. oinarria._Epaimahaiaren proposamena.

Proben puntuazioak batu ondoan, epaimahaiak zerrenda osatuko du, puntuaziorik altuena duenetik baxuenera antolatua, eta organo eskudunari izendapen proposamen loteslea igorriko dio, lehenengo hiru izangaien aldekoa. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara.

9. oinarria._Agirien aurkezpena.

Proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman edo banakako jakinarazpena egin ondoko hogeita hamar egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Mendabiako Udalaren Erregistro Orokorrean:

a) Jaiotze aktaren ziurtagiria.

b) Zinpeko edo hitz emandako aitorpena, estatu, autonomia erkidego, probintzia, udal edo toki entitateren inolako kargu edo lanpostutatik egotzia ez dela izan, eta eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua ez dagoela dioena.

Oinarri honetan zehaztutakoa aipatu epe horien barrenean betetzen ez bada, ezin izanen da izendatu, ezta kontratatu ere, eta indarrik gabe geldituko dira ordura arte lorturiko eskubideak.

Horrela gertatuz gero, aprobatu dutenen puntuazioen zerrendan hurrengo datorren/datozen izangaiari/ei eginen zaio/e izendapen proposamena.

10. oinarria._Izendapena eta jabetza hartzea.

Alkatea izanen da organo eskuduna proposatutako izangaia izendatzeko; betiere, baldintzak denboraz eta moduz betetzen baditu. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Izendapenaren jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean hartu beharko du izangai izendatuak karguaren jabetza, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusi bezala zin egin edo hitz eman ondoren.

Aipatu epearen barrenean, ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu eskubide guztiak galduko ditu. Hori gertatuz gero, gainditu dutenen zerrendan puntuazioz ondotik heldu den izangaiarekin beteko da hutsunea, eta horrekin ere bederatzigarren oinarrian xedatutakoaren arabera jokatuko da.

11. araua._Errekurtsoak.

Deialdiaren, oinarrien eta horiengatik eta hautapen organoen jarduketengatik etorritako egintza administratiboen kontra, errekurtso hauek aurkezten ahalko dira:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, legeria orokorrean ezarrita dagoena, jurisdikzio horretan eskumena duen organoari zuzendua.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetza honi zuzendua, hilabeteko epean, deialdi hau argitaratzen denetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, deialdi hau argitaratzen denetik hasita. Aipatu Auzitegi horren esanbidezko edo ustezko ebazpenek amaiera emanen diote foru bide administratiboari eta haien aurka jo ahalko da, administrazioarekiko jurisdikzioko organo eskudunetan, legeria orokorrari jarraikiz.

Mendabian, 2006ko uztailaren 5ean._Alkate udalburua, Samuel Caro Sádaba.

ERANSKINA

Izen-deiturak: ......................................................., adinez nagusia, NANa: ..............., jaioteguna: .........., jaioterria: .......... (............), helbidea (herria, kalea, zenbakia): ........., posta kodea: ..........., telefonoa: ...........

Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:

Lan-kontratudun finko gisa, Mendabiako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisikorik ez dudala.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Badudala deialdian eskatzen den titulazioa.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horrenbestez,

Eskabide hau ontzat eman eta, ondorioz, Mendabiako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut, haren oinarriei jarraituz, ....... (e)ko ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ..... (e)an argitaratu baitzen.

Iragarkiaren kodea: L0611985