94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR NAGUSIA

Alkatearen ordezkoa, hura udalerritik kanpo izateagatik

Udalerritik kanpo izanen naiz aurtengo uztailaren 16tik 31ra bitartean, udako oporrak direla-eta.

Legeak ezartzen duenez, alkateordeei dagokie alkatearen ordez jardutea hura kanpoan dagoenean, haren eginkizun guztien jabe eginik, izendapen ordenaren arabera. Haatik, alkateordeek ez dituzte alkatearen eginkizunak beren gain hartuko haren dekretu bidezko eskuordetzerik gabe. Bertan azalduko dira haren nondik norakoak eta 2006ko uztailaren 16tik aitzina izanen duela eragina; betiere, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Ebatzi dut:

1. José Manuel Vizcay Vilella lehen alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizunak 2006ko uztailaren 16tik 31 bitarte.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Zizur Nagusian, 2006ko uztailaren 12an._Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0611995