94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

858/2006 EBAZPENA, ekainaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, partzialki eta behin betiko ebazten duena Liburutegiko teknikari laguntzaileen Eskalari eta Agiritegietako eta Liburutegietako laguntzaileen Eskalari atxikitako Administrazio eta Zerbitzuetako funtzionarioen lanpostu horniketarako merezimendu-lehiaketa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emandako martxoaren 10eko 804/2005 Ebazpenaren bidez, merezimendu lehiaketa berariazkorako deialdia egin zen Liburutegiko teknikari laguntzaileen Eskalari eta Agiritegietako eta Liburutegietako laguntzaileen Eskalari atxikitako Administrazio eta Zerbitzuetako funtzionarioen lanpostuak hornitzeko.

Ekainaren 15eko 803/2006 Ebazpenaren bidez ebatzi zen merezimendu lehiaketa horren aldi orokorra.

Ikusirik lanpostuak esleitzeko proposamena, horretarako eratutako Balioespen Batzordeak egindakoa, bidezkoa da Ondoriozkoen Aldiari dagozkion lanpostuak esleitzea.

Errektoretza honek, abuztuaren 2ko 30/84 Legearen 20. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz, uztailaren 28ko 23/88 Legeak eman dion idazketa berria hartuta, Estatuko Administrazioan Sartzeari eta Lanpostu Horniketari buruzko Arautegi Orokorra onesten duen martxoaren 10eko 364/95 Errege Dekretuarekin bat eginez, eta Unibertsitate honetako Estatutuen 40. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz

EBATZI DUT

Lehenengoa._Merezimendu lehiaketa ebaztea, ondoriozkoen aldian, eta, horrenbestez, destino berriak esleitzea, Ebazpen honek I. Eranskinean daukan zerrendari jarraikiz.

Bigarrena._Behin betikoz ebaztea C eta D taldeei atxikitako Administrazio eta Zerbitzuetako langile funtzionarioen lanpostu horniketarako barneko merezimendu lehiaketa berariazkoa, uztailaren 20ko 804/2005 Ebazpenaren bidez deialdia egindakoa, eta, horrenbestez, destino berri guztiak esleitzea, Ebazpen honek II. Eranskinean daukan zerrendari jarraikiz.

Hirugarrena._Destino berriaren jabetza hartzeko epea hiru egun baliodunekoa izango da. Epe hori lanpostua utzi eta biharamunetik hasita kontatuko da. Langileak hiru egun izango ditu lanpostua uzteko, alegia, Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta ondorengo hiru egun baliodunak. Destinoa esleitzeak langilea berriz zerbitzu aktiboan sartzera eramaten badu, jabetza hartzeko epea argitaratzen denetik kontatuko da.

Aurreko atalean ezarritakoa galarazi gabe, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kudeatzailetzak behar diren neurriak hartuko ditu destino berrian sartzeko prozesuak kalterik egin ez diezaion Unibertsitateko bulegoen funtzionamenduari.

Laugarrena._Esleitutako destinoei ezin egingo zaie uko, gertatzen ez bada jabetza hartzeko epea bukatu baino lehenago norbaitek beste destino bat erdietsi duela lehiaketa publikoaren bidez. Esleitutako destinoak borondatezkotzat hartuko dira eta, horrenbestez, hartzaileek ez dute eskubiderik izango edozein kontzepturengatik kalte-ordaina jasotzeko.

Bosgarrena._Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Seigarrena._Ebazpen honek, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, administrazio-bidea agortzen du, eta nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2006ko ekainaren 28an._ Pedro Burillo López, Errektorea.

I. ERANSKINA

Merezimendu lehiaketa berariazkoko lanpostuen esleipen hartzaileen zerrenda. 804/2005 ebazpena, uztailaren 20koa

Ondoriozkoen aldia

Liburutegi zerbitzua.

.Bibliografia Kontrolerako Atala.

_Katalogazio Bulegoa:

213 zenbakidun lanpostua Agiritegietako eta Liburutegietako teknikari laguntzailea: Sánchez Movellán, Raúl.

_Giza Jakintzen bulegoa:

215 zenbakidun lanpostua Agiritegietako eta Liburutegietako laguntzailea: Casimiro Iturri, Ana Rosa.

II. ERANSKINA

Merezimendu lehiaketa berariazkoko lanpostuen esleipen hartzaileen zerrenda. 804/2005 ebazpena, uztailaren 20koa

Aldi orokorra eta ondoriozkoena

Liburutegi zerbitzua.

.Bibliografia Kontrolerako Atala.

457 zenbakidun lanpostua Liburutegiko laguntzailea O.L.: Moraga Salarullana, María Carmen.

_Katalogazio Bulegoa:

208 zenbakidun lanpostua Bulegoko arduraduna (Katalogazioa): Pérez Fernández, Elsa Marina.

212 zenbakidun lanpostua Agiritegietako eta Liburutegietako teknikari laguntzailea: Sengáriz Martínez de Goñi, Francisco Javier.

213 zenbakidun lanpostua Agiritegietako eta Liburutegietako teknikari laguntzailea: Sánchez Movellán, Raúl.

_Giza Jakintzen Bulegoa:

215 zenbakidun lanpostua Liburutegiko laguntzailea O.L. (Giza Jakintzak): Casimiro Iturri, Ana Rosa.

_Gizarte Zientzien Bulegoa:

460 zenbakidun lanpostua Bulegoko arduraduna (Gizarte Zientziak): Berasategui Ruiz, Angela.

_Zientzia eta Teknologia Bulegoa:

461 zenbakidun lanpostua Bulegoko arduraduna (Zientzia eta Teknologia): Sanz Sisniega, Teresa.

462 zenbakidun lanpostua Liburutegiko laguntzailea O.L. (Zientzia eta Teknologia): Mendaza Hernández, Ana Gemma.

Iragarkiaren kodea: F0612530