94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

BAZTAN

Trafikoko salaketen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Udaltzaingoak ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren iragarki oholean.

BSL: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

ZEO: Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra, 13/1992 Errege Dekretua.

1._Ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, interesatuak ehuneko 20 merkeago ordaintzen ahalko du isuna, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 67. artikuluan ezarritakoa betez. Ordainketa Balleko Etxean berean egin daiteke, edo posta-igorpenaz, izen-abizenak, ibilgailuaren matrikula eta arau-haustearen data jarriz.

2._Ibilgailuaren jabea arau-haustearen erantzulea ez balitz, martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 72.3 artikuluak ezarritakoa betez, jabeak, jakinarazpena hartu eta hamabortz egun baliodunen epean arau-hauslea identifikatu beharko luke eta horretarako Balleko Etxeko Erregistro Nagusian edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluak aurreikusitako tokiren batean, arau-hauslearen izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia eta helbidea idatzirik dituen idazkia aurkeztu. Identifikazio hori egin nahi izanen ez balu, ibilgailuaren jabeari arau-hauste larriaren salaketa jarriko litzaioke. Salaketa horrek 300,51 euro bitarteko isuna lekarkioke.

3._Ibilgailuaren jabea pertsona juridiko bat (elkarte bat) baldin bada, betiere, identifikatu beharko da arau-haustea egin duen gidaria, bertzenaz sozietateari irekiko baitzaio espedientea, identifikazioa ez egiteagatik.

4._Arau-hauste larrien egileak, dagokien isunaz gain, gidabaimena hiru hilabete bitarte kenduz zehatzen ahal dira. Arau-hauste oso larriak, dagokien isunaz gain, gidabaimena hirutik sei hilabete bitarte kenduz zehatuko dira betiere (Trafikoari buruzko Legearen 67.1 artikuluak).

5._Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 79. artikuluan eta otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 11 eta 12. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ediktu honen bidez salaketa jakinarazten zaio ibilgailuaren titularrari, ustezko arau-hauslea den aldetik.

6._Salatuak alegazio idazkirik edo probarik aurkezten ez badu, jakinarazpen hau ebazpen proposamentzat hartuko da, eta jaun alkatearen eskutan utziko da, hura baita zehatzeko eskumena duen organoa martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 68.2 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz. Frogatutzat jotzen diren egitateak, horiek dakarten "arau-haustea", "hautsitako araua", "kalifikazioa", "salaketa eta zenbatekoa". Halaberean, jakinaraziko da espedientea ikusgai dagoela Balleko Etxean, goizeko bederatzietatik arratsaldeko bi orduak artio, lanegunetan, eta aztertu ahal izanen dutela bai eta dauden dokumentuen nahi bertze kopia eskatu ere.

7._Nolanahi ere, interesatuak hamabortz egun balioduneko epea du, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkeztu eta haien alde egoki juzkatzen dituzten frogak proposatzeko. Horrela egitekotan, Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean aurkeztu beharko du idatzia.

Elizondon, Baztanen, 2006ko uztailaren 4an._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

ESP. J A B E A MATRIKULA T O K I A EGUNA ORDUA ZENBAK. ARAU-HAUST.

2006045 ANDUEZA OSCOZ, ENCARNACION 4732-BSW BRAULIO IRIARTE 25 _ELIZONDO_ 2006/02/02 11:42 30,05 ZEOKO 91.1

2006056 ELECTRICIDAD NAVESA S.A. NA-8962-AM VIRGILIOKO LOTUNEA _ELIZONDO_ 2006/03/10 11:25 30,05 ZEOKO 91.1

2006036 GARDE JAUNSARAS, OIANKO SS-0228-BB VIRGILIOKO MALDA _ELIZONDO_ 2006/04/13 19:05 30,05 ZEOKO 91.1

2006060 JUAN JOSE RICO S.L. 9999-CKS SANTIAGO 30 _ELIZONDO_ 2006/03/23 12:35 30,05 ZEOKO 91.2E

2006034 MARTIN TORRES, ALEJANDRO NA-7206-AX VIRGILIOKO LOTUNEA _ELIZONDO_ 2006/04/13 16:50 30,05 ZEOKO 91.1

2006047 MENDIZABAL ARTOLA, MIGUEL 3221-BDZ ANTXITONEKO ZUBIA _ELIZONDO_ 2006/03/30 07:16 30,05 ZEOKO 91.2M

2006032 MICHELENA GOÑI, MIGUEL ANGEL 6999-BHW ANTXITONEKO ZUBIA _ELIZONDO_ 2006/04/13 11:05 30,05 ZEOKO 91.2M

2006027 PETRICORENA IRIGOYEN, TXOMIN NA-1514-AP ANTXITONEKO ZUBIA _ELIZONDO_ 2006/03/22 18:18 30,05 ZEOKO 91.1

2006043 RODRIGUEZ MORALES, PEDRO 2730-CYT AMAIURKO GAZTELUA, 2 _ELIZONDO_ 2006/02/09 12:54 30,05 ZEOKO 91.2G

2006050 TELLECHEA URROZ, IÑAKI 1276-DCD MARIA AZPILIKUETA 4 _ELIZONDO_ 2006/04/28 10:55 30,05 ZEOKO 91.2E

Iragarkiaren kodea: L0612049