94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

BAZTAN

Trafikoko salaketen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Udaltzaingoak ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren iragarki oholean.

BSL: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

ZEO: Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra, 13/1992 Errege Dekretua.

1._Ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, interesatuak ehuneko 20 merkeago ordaintzen ahalko du isuna, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 67. artikuluan ezarritakoa betez. Ordainketa Balleko Etxean berean egin daiteke, edo posta-igorpenaz, izen-abizenak, ibilgailuaren matrikula eta arau-haustearen data jarriz.

2._Ibilgailuaren jabea arau-haustearen erantzulea ez balitz, martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 72.3 artikuluak ezarritakoa betez, jabeak, jakinarazpena hartu eta hamabortz egun baliodunen epean arau-hauslea identifikatu beharko luke eta horretarako Balleko Etxeko Erregistro Nagusian edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluak aurreikusitako tokiren batean, arau-hauslearen izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia eta helbidea idatzirik dituen idazkia aurkeztu. Identifikazio hori egin nahi izanen ez balu, ibilgailuaren jabeari arau-hauste larriaren salaketa jarriko litzaioke. Salaketa horrek 300,51 euro bitarteko isuna lekarkioke.

3._Ibilgailuaren jabea pertsona juridiko bat (elkarte bat) baldin bada, betiere, identifikatu beharko da arau-haustea egin duen gidaria, bertzenaz sozietateari irekiko baitzaio espedientea, identifikazioa ez egiteagatik.

4._Arau-hauste larrien egileak, dagokien isunaz gain, gidabaimena hiru hilabete bitarte kenduz zehatzen ahal dira. Arau-hauste oso larriak, dagokien isunaz gain, gidabaimena hirutik sei hilabete bitarte kenduz zehatuko dira betiere (Trafikoari buruzko Legearen 67.1 artículo).

5._Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 79. artikuluan eta otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 11 eta 12. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ediktu honen bidez salaketa jakinarazten zaio ibilgailuaren titularrari, ustezko arau-hauslea den aldetik.

6._Salatuak alegazio idazkirik edo probarik aurkezten ez badu, jakinarazpen hau ebazpen proposamentzat hartuko da, eta jaun alkatearen eskutan utziko da, hura baita zehatzeko eskumena duen organoa martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 68.2 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz. Frogatutzat jotzen diren egitateak, horiek dakarten "arau-haustea", "hautsitako araua", "kalifikazioa", "salaketa eta zenbatekoa". Halaberean, jakinaraziko da espedientea ikusgai dagoela Balleko Etxean, goizeko bederatzietatik arratsaldeko bi orduak artio, lanegunetan, eta aztertu ahal izanen dutela bai eta dauden dokumentuen nahi bertze kopia eskatu ere.

7._Nolanahi ere, interesatuak hamabortz egun balioduneko epea du, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkeztu eta haien alde egoki juzkatzen dituzten frogak proposatzeko. Horrela egitekotan, Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean aurkeztu beharko du idatzia.

Elizondon, Baztanen, 2006ko uztailaren 10ean._Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

ESP. J A B E A MATRIKULA T O K I A EGUNA ORDUA ZENBAK. ARAU-HAUST.

2006071 COST GARCIA, LAURA HELENA NA-7478-O AMAIURKO GAZTELUA 2 _ELIZONDO_ 2006/04/11 11:55 30,05 ZEOKO 91.2G

2006046 LASA ARAQUISTAIN, CARMEN SS-8666-BC ANTXITONEKO ZUBIA _ELIZONDO_ 2006/03/30 07:15 30,05 ZEOKO 91.2M

2006070 SANCHEZ SANTAMARIA, ALBERTO 6509-DVK BEREKOTXEA MONSEINOREA Z/G _ELIZONDO_ 2006/04/11 12:48 30,05 ZEOKO 91.2G

2006055 VICUÑA JUAREZ, MIKEL NA-2089-Z MARIA AZPILIKUETA 4 _ELIZONDO_ 2006/03/10 12:42 30,05 ZEOKO 91.1

Iragarkiaren kodea: L0612028