94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BARAÑAIN

Alkatearen ordezkoaren izendapena

335/2006 ebazpena, ekainaren 29koa, Barañaingo alkateak emana, herritik kanpora izanen naizenez, lehen alkateorde Roberto Andión Martínez alkatearen ordezko izendatzen duena 2006ko uztailaren 1etik 9rako (biak barne) eta lehen alkateordea eta biok kanpoan izanen garenez, bigarren alkateorde Alberto Ardanaz Fernández alkatearen ordezko izendatzen duena 2006ko uztailaren 12tik 15erako (biak barne).

Iosu Senosiain Ibáñez, Barañaingo Udaleko alkate udalburua.

Ikusirik alkatea udalerritik kanpo izanen dela 2006ko uztailaren 1etik 9ra eta 12tik 15era, eta lehen alkateordea ere 2006ko uztailaren 12tik 15era (biak barne).

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 artikuluan ezarritako aginduak.

Erabiliz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.b) artikuluak legez ematen didan ahalmena:

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa._Herritik kanpora izanen naizenez, lehen alkateorde Roberto Andión Martínez alkatearen ordezko izendatzea 2006ko uztailaren 1etik 9rako (biak barne) eta lehen alkateordea eta biok kanpoan izanen garenez, bigarren alkateorde Alberto Ardanaz Fernández alkatearen ordezko izendatzea 2006ko uztailaren 12tik 15erako (biak barne).

Bigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, hala xedatzen baita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan.

Hirugarrena._Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Barañainen, 2006ko ekainaren 29an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0612076