94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IGUZKITZA

Hirigintza hitzarmena behin betiko onetsirik

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2006ko ekainaren 6ko osoko bilkura arruntean, behin betikoz onetsi zuen Udal honen eta Pedro Villar Ciordia jaunaren arteko kudeaketako hirigintza hitzarmena. Xede du Iguzkitzako Kontzejuko U.A. 2.22 unitateko hirigintza aprobetxamenduaren %10eko lagapenaren ordez baliokide ekonomikoa ematea; orobat, errepidearen frontearen urbanizazioak zer kostu duen baloratzea.

Argitara ematen da orok jakin dezan, indarra duen legeriak ezarritakoa betez.

Iguzkitzako Barrutian, 2006ko ekainaren 22an._Alkatea, Salvador Garín Zabala.

Iragarkiaren kodea: L0611826