94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARANGUREN

Taxoareko Belanbutzu sektoreko P8 lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Aranguren ibarreko Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman du 2006ko uztailaren 6an, Taxoareko Belanbutzu sektoreko P8 lurzatiaren xehetasun azterlana hasiera batean onesteko, Quedos Patrimonio y Gestión, S.L.k sustaturik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 76. artikuluan xedatua betetzeko. Interesatu guztiek ikusten ahalko dute espedientea eta horri buruzko alegazioak aurkeztu, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Mutiloabeitin, 2006ko uztailaren 6an._Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0611822