94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VIANA

Hasiera batean onetsirik Vianako Udal Planeko aldaketa egituratzailea

Vianako Udalak ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen, 2006ko ekainaren 29an egin bilkura arruntean:

1. Hasiera batean onetsirik Vianako Udal Planeko aldaketa egituratzailea, S.I.1, S.I.2, S.I.3, S.I.4 eta S.I.5 industri sektoreetan eragiten duena, Udal honek sustatua.

2. Aldaketako dokumentazioa jendaurrera ateratzea, iragarkiak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuz, hala egon dadin hilabetez; interesa dutenek denbora horretan dokumentazioa aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahal dituzte, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluak, 70. artikuluari buruz, xedatutakoa aplikatuz.

3. Aldaketa igortzea, jendaurreko epean bildutakoarekin batera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, departamentu desberdinen eskumenekoak diren gaiei buruzko txostena eman dezan, eta Jurramendiko Mankomunitatera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluko 4. eta 5. idatz-zatietan xedatutakoari jarraituz.

Vianan, 2006ko ekainaren 30ean._Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0611808