94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OLTZA ZENDEA

Ondasunak ofizioz berreskuratzeko espedientea abiarazirik (Arazuriko bide publikoaren zatia)

Oltza Zendeako Udalak, 2006ko ekainaren 29ko bilkuran, besteak beste, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehena._Bide publikoan, hirilurren katastroko 2. poligonoko 406 eta 408. lurzatietan, hondaturik dagoen zatia (espedienteko planoan adierazia) ofizioz berreskuratzeko espedientea abiaraztea, egon litezkeen erantzukizunak mugatzeko eta jabetza berreskuratzeko.

Bigarrena._Interesatuei entzutea emanen zaie espediente horretan, hilabeteko epean, eta bidezko juzgatzen diren jarduketa guztiak eginen dira, 2. poligonoko 406 eta 408. lurzatien artean dagoen bide publikoa ofizioz berreskuratzearren.

Hirugarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, edozein pertsonak bere eskubidearen araberako alegazioak egin ditzan, hilabeteko epean.

Oltza Zendean, 2006ko uztailaren 3an._Alkatea, Juan Antonio Erburu.

Iragarkiaren kodea: L0611794