94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ABLITAS

Borondatezko birzatiketa hasiera batean onetsirik

Herri honetako jarduneko alkateak, behean adierazitako egunean eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du "La Clusa" alderdiaren borondatezko birzatiketa (1. poligonoko 484, 485, 486; 1982, 431 eta 433. lurzatiak).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 168. artikuluak lege bereko 76. artikuluari buruz xedatutakoari jarraikiz, jendaurrean egonen da 20 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan espedientea ikusgai egonen da udal idazkaritzan, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Ablitasen, 2006ko uztailaren 5ean._Jarduneko alkatea, José María Royo Magaña.

Iragarkiaren kodea: L0611785