94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ABLITAS

Hasiera batean onetsirik 5. azpiunitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak ("Ablitas-Barillas errepideko eskuineko bazterra")

Ablitasko Udaleko jarduneko alkateak, 2006ko uztailaren 5eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zituen 5. azpiunitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuak ("Ablitas-Barillas errepideko eskuineko bazterra").

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 161. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki hori jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Ablitasen, 2006ko uztailaren 5ean._Jarduneko alkatea, José María Royo Magaña.

Iragarkiaren kodea: L0611783