94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ITUREN

Arau Subsidiarioen determinazio egituratzaileetako aldaketa. Hasierako onespena

Iturengo Udalak Planeamendurako Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batean onestea erabaki zuen, 2006ko ekainaren 22ko osoko bilkuran, hirilurzorua handitzeko Iturengo 2. poligonoko 83. lurzatian, unitate berri bat gehituta. Oscar Alchu Agestak sustatu du espedientea.

Espediente hori udal bulegoetan dago, interesatuek bidezko alegazioak aurkez ditzaten, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Iturenen, 2006ko uztailaren 11n._Alkatea, José María Gorosterrazu Elizalde.

Iragarkiaren kodea: L0611953