94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ETXARRI-ARANATZ

Udal Planeko aldaketa xehekatua

Etxarri-Aranazko Udalak, 2006ko urtarrilaren 30eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko antolamendu xehekatuaren determinazioen aldaketa katastroaren 3. poligonoko 873. lurzatian, hau da, Arau Subsidiario zaharren UE-14an, Miguel Aldaba Huarte sustatua, Iñaki Tanco Hualde eta Juan José Echeverria Dauncasa arkitekoek prestatua da txosten teknikoa.

Aldaketa 2006ko martxoaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen eta jendaurrean jarri, eta ez zen haren aurkako alegaziorik jaso. 2006ko otsailaren 21ean antolamenduaren aldaketaren kopia bat igorri zen Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura txostena egin zezan.

Kontuan harturik eskaera aurkeztu zenetik bi hilabete baino gehiago pasatu direla, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.2 artikuluak dioena, txostena egindakotzat ematea erabaki da.

Kontuan harturik espedientea behar bezala izapidetu dela, legeak ezarritako quorumarekin, Udalak 2006ko ekainaren 8an egindako osoko bilkuran erabaki da: Antolamendu xehekatuaren determinazioen aldaketa behin betikoz onestea eta argitara ematea, arestian aipatutako Foru Legearen 81. artikuluak ezarritakoaren arabera.

Etxarri Aranatzen, 2006ko uztailaren 10ean._Jarduneko alkatea, Iraitz Goñi Iraurgi.

Iragarkiaren kodea: L0612202