94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Xehetasun azterlana (413. lurzatia, 6. poligonoa, UE 17 unitatekoa), Auroros, La Jota, p 414, berdegune-bidea eta Merindades etorbidearen artean

Hiri honetako Udalak, 2006ko uztailaren 4an egindako osoko bilkura arruntean, Hirigintzaren, Nekazaritzaren, Abeltzaintzaren eta Mendien Informazio Batzordeak proposatuta, behin betikoz onestea erabaki zuen xehetasun azterlan bat, lerrokadura berriak eta bolumenen beste antolaketa bat finkatzeko U.E. 17 unitatean, 6. poligonoko 413. lurzatian, hau da, Tuterako H.A.P.O.ko Auroros, La Jota, P 414, berdegune-bidea eta Merindades etorbidearen artean. María Carmen Domínguez Gil andreak, Natural Climate Systems, S.A. (Miyabi) ordezkatuz, sustatu du eta Alkatetzak hasiera batean onetsi 2006ko martxoaren 14ko ebazpenaren bitartez.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2006ko uztailaren 5ean._Hirigintzako zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.

Iragarkiaren kodea: L0611956