94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

UHARTE

Urbanizazio proiektuko aldaketa hasiera batean onetsita

Uharteko Udalak, 2006ko uztailaren 5ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen UE2, UE3 eta UE4 unitateen urbanizazioa Mokarteko plan partzialeko aldaketei egokitzeko proiektua, Urgein Ingeniería, S.L.k prestatu eta Uharteko Udalak sustatua, espedientean behar bezala eginbidetuta jasotao testuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Uharten, 2006ko uztailaren 11n._Alkatea, Amparo Miqueleiz Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L0611952