94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERRIBERRI

Hasiera batean onetsita U.E.12.3 unitatearen urbanizazio proiektua

Konpentsazio Batzordeak U.E. 12.3 unitatea birzatitzeko sustatu duen proiektua eta horren aldeko txosten teknikoa ikusita, Udalbatzak, aho batez, hasiera batean onestea erabaki du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 134.5. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Erriberrin, 2006ko uztailaren 5ean._Alkatea, María Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0611933