94. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

E R R O I B A R

Herriko bideak eta herrilurretako sarbideak erabiltzeko udal ordenantzaren hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2006ko ekainaren 14an egin zuen osoko bilkuran, herriko bideak eta herrilurretako sarbideak erabiltzeko udal ordenantza onetsi zuen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioaren uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluak dioena betetzeko, onetsitako Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko egunetik kontatzen hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazioak edo iradokizunak egin ditzatzen.

Jendaurrean dagoen epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, Ordenantza behin betiko onetsitzat emango da, eta haren testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Erroibarren, 2006ko ekainaren 15ean._Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L0611982