I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak
55/2006 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "NA-6062 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Muruzabal - NA-601" proiektuari onespen teknikoa eman eta proiektu horrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzen duena. Zerrenda hori foru agindu honetako eranskinean ageri da.
Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazten duenez, "NA-6062 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Muruzabal-NA-601" izeneko proiektuaren xedea da NA-6062 errepidearen hobekuntza zehaztea, zeinarekin bat egiten baitu NA-601 errepideak. Aipatu hobekuntza, Muruzabalgo erdilotunearen bitartez, Iruña-Logroño autobia eraikitzeko, zaintzeko eta ustiatzeko herri lanen kontzesioaren kontratuaren barnean dago.
Proiektuko obrak, funtsean, gaur egungo plataforma, 4 m dituena, zabaltzeko izanen dira, 6/7ko bihurtzeko ezkerraldetik zabalduz. Bi errei 3 m-koak eta 0,50 m-ko bi bazterbide.
Orobat, lizitazioa egin aitzin, beharrezkoa da obrek ukituriko ondasun eta eskubideak kudeatu eta horiek desjabetzeko espedienteari lehenbailehen ekitea.
Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuko 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. "NA-6062 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: Muruzabal-NA-601" proiektuari onespen teknikoa ematea.
2. Proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetzapen espedienteari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.
3. Aipatu proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, foru agindu honen eranskinean ageri dena, jendaurrean jartzea 30 egun baliodunean, edozeinek bidezkotzat jotzen dituen ohar edo alegazioak egin eta zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak idatzita eman ditzan. Horretarako, interesatuek eskura izanen dituzte lurzatien planoak Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Bide eta Eraikuntza Zerbitzuko eta Obanos eta Muruzabalgo udaletxeetako bulegoetan.
4. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratzea.
5. Foru Agindu honen berri ematea Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari eta Obanosko eta Muruzabalgo Udalei, zeini lurzatien planoen kopia bana bidaliko baitzaie, bidezko ondorioetarako.
Iruñean, 2006ko apirilaren 19an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.
ERANSKINA NA-6062 ERREPIDEA ZABALDU ETA HOBETZEKO PROIEKTUA, TARTEA: MURUZABAL-NA-601
Ukitutako ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda zehatza
OBANOSKO UDALERRIA
OB-01 Doussinague Pérez de Rada, Fernando
Eunate, 7 - Obanos
Doussinague Pérez de Rada, Isabel
CR M. 509 Plantío 116, 1.a A - Majadahonda
Doussinague Pérez de Rada, María Dolores
San Juan de la Salle, 5-6.a D - Madril
Doussinague Pérez de Rada, María Teresa
Eunate, 5 - Obanos
Doussinague Pérez de Rada, María 250,646 2 478 Alorra
San Martin - Obanos
OB-02 Jaurrieta Ugarte, Eugenio 949,812 2 479 Alorra
San Gillermo plaza, 6 - Obanos
OB-03 Santesteban Guembe, Pedro Jesús 711,844 2 480 Alorra
Sarasua, 7 - Obanos
OB-04 Velaz Santesteban, Higinio 671,463 2 482 Alorra
San Martin, 27 - Obanos
OB-05 Ardaiz Jaurrieta, José Antonio 142,609 2 483 Alorra
San Agustin, 13-4.a - Berriozar
OB-06 Iruñeko Artzapezpikutza 128,491 2 484 Alorra
Andre Maria Erreginaren plaza, zk.g. - Iruña
OB-07 Arraiza Jaurrieta, María Camino 440,186 2 485A Alorra
Karlos III.aren etorb., 30-4.a - Iruña
OB-08 Muruzabalgo Udala 140,508 2 477 Alorra
Muruzabal
MURUZABALGO UDALERRIA
MU-01 Eguílaz Zabalegui, José Antonio 5,873 1 293A Alorra
Eunate, 1 - Obanos
MU-02 Echeverría Muruzábal, María Dolores 493,283 1 299A Alorra
K. Nagusia, 11 - Mendigorria
MU-03 Echeverría Muruzábal, María Dolores 1.116,905 1 299B Larreak
MU-04 Echeverría Muruzábal, María Dolores 69,873 1 299D Olibadia
MU-05 Echeverría Muruzábal, María Dolores 241,441 1 299C Frutarbolak
MU-06 Muruzabalgo Udala 188,467 1 300A Olibadia
Muruzabal
MU-07 Muruzabalgo Udala 682,246 1 300B Alorra
MU-08 Muruzabalgo Udala 506,601 1 300C Larreak
Iragarkiaren kodea: F0606831