57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

53/2006 FORU AGINDUA, apirilaren 12koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "NA-534 errepidea zabaldu eta hobetzea, Oibar-Kaseda tartea" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta behin betikoz onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak teknikoki onetsi eta jendaurrean paratu zuen "NA-534 errepidea zabaldu eta hobetzea, Oibar-Kaseda tartea" proiektua, urtarrilaren 11ko 1/2006 Foru Aginduaren bidez. Foru agindu hori 2006ko 12. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 27an.

Foru agindu horren bitartez, proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du alegazio aldian honako hauek aurkeztu direla:

1. alegazioa._Manuel Martínez Aldunate jaunak, Oibarko Udaleko alkatea baita, Udalaren izenean aurkeztua.

1. Hauxe eskatu du: "NA-534 errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektua, Oibar-Kaseda tartea" izeneko lanak Oibarko zeharbidearen bukaeratik hastea, hau da, 8+090 k.p.tik, proiektuko 8+340 k.p.tik egin beharrean. Xedea da 250 metro horiek ere zabaltzea, horiek jasaten baitute trafiko handiena.

2. Eraikuntza proiektuan hormigoitutako bide baten eraikuntza sartzea, ezker aldean, Oibarko hiri zeharbidearen bukaeratik 8+800 k.p.ra, hau da, Etxolaren atzeko aldeko bidean barna.

3. 8+550 eta 8+750 k.p.en artean babesgune bat dago. Gure ustez, hura oihandu eta atsedengune bat sortu behar da bertan.

4. Ur eta saneamendu sareak lehengoratu egin beharko dira herriguneko mugaren eta 8+800 k.p.ren arteko obrek eta gasolindegiko, tailerreko eta okindegiko bidegurutzeek kalte egin deizaiekete eta.

5. Oibarko udal mugapeko obrako seinaleak elebidunak izanen dira, Nafarroako Gobernuak herriaren izendapen bikoitza onetsi baitzuen.

Erantzuna:

1. Alegatutakoa ez da onartu. Oibarko herrigunea obren hasieratik 250 metrotara amaitu arren, ezin da bide hori herriguneraino zabaldu, izan ere, proiektuaren hasieraren eta herrigunearen bukaeraren artean, bi aldeetako eraikinek proiektua oztopatuko lukete.

2. Alegatutakoa onartu da. Hormigoitutako bide bat eginen da Oibarko herri mugapearen bukaeratik 8+800 k.p.ra.

3. Alegatutakoaren parte bat onartu da. Proiektuan egungo errepidearen eta proiektuko errepidearen arteko landareztatzea sartu da, hau da, 8+550 eta 8+750 k.p.en artean.

4. Alegatutakoa onartu da. Eraikuntza fasean kontuan hartuko da ur eta saneamendu sareari buruz emandako informazioa.

5. Alegatutakoa ez da onartu. Seinaleztatzeari dagokionez, Oibarko eskualdeko arauek xedatzen dute seinaleak gaztelaniaz baino ez direla jarriko, eremu ez-euskalduna da eta.

2. alegazioa._José Domeño Ibero jaunak aurkeztua.

Oibarko 11. poligonoan duen 476. lurzatiaren 284 m² okupatu dizkiote. Orain, lurzatia osorik okupatzeko eskatu du, 1422 m² guztira, bere ustez gelditu den gainerako lurra ez baita nekazaritzarako erabilgarri.

Erantzuna:

Alegatutakoa ez da onartu. Jendaurrean jartzeak xede du ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda egiaztatzea. Zerrenda horretarako proiektua egin zeneko katastro indarduneko datuak hartu dira. Okupatu aurreko aktak egiten direnean nahi diren adierazpen guztiak egiten ahalko dira ukitutako ondasun eta eskubideen balorazioari edo okupazioari buruz.

3. alegazioa._Josefina Sanzol Beltrán andreak aurkeztua.

1. Oibarko 9. poligonoko 643. lurzatian harri-lubeta bat egiteko eskatu du, haren okupazioa murrizte aldera. Lurzatia alegazioegilearena da.

2. Eskatu du kontuan hartzeko lurzati hori abeltzaintzako zein industriako eraikinek inguratzen dutela eta, hortaz, aukera handiak dituela lurzoru eraikigarri bilakatzeko.

3. Lurzatian okupatutako partetik kendutako landare-lurra finkako gainerako zoruan zabaltzeko eskatu du, jabeak adierazten duen lekuan.

Erantzuna:

1. Alegatutakoa ez da onartu. Ezponda-pareta bat egiteko proposamena ez da ekonomikoki bideragarria.

2. Jendaurreko informazioaren helburua ez da ukituriko lurzatien balorazioa egitea, hori desjabetzapen prozeduraren ondoko faseetan egiten baita. Beraz, ez da beharrezkoa horren gainean deusik ere adieraztea, baina arlo horretan egiten diren lanak berdintasunean eta ekitatean oinarrituko dira.

3. Alegatutakoa ez da onartu. Okupatutako lurzatietako landare-lurra proiektuko beste unitate batzuetan botatzea aurreikusi da.

4. alegazioa._Modesto Istúriz Santesteban jaunak aurkeztua.

Bere lurzatiaren sailkapena, laborantzari dagokionez, aldatzeko eskatu du; proiektuan Al-30 izena du eta mahastiek eta larreek osatzen dute, egun mahastia eta olibondoak izan arren.

Erantzuna:

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda egiteko proiektua egin zeneko katastro indarduneko datuak hartu dira. Ukitutako lur horien deskribapen zehatza okupatu aurreko aktekin batera eginen da. Orduan, nahi diren adierazpen guztiak egiten ahalko dira.

5. alegazioa._Justo Gallués Pérez jaunak aurkeztua.

1. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda 2006ko 12. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 27an. Bertan, Oibarko 10. poligonoko 802. lurzatia alortzat jo zen eta Nafarroako Gobernuaren webgunean berriz, mahastitzat. Lehenengoa da zuzena, hortaz, balorazioaldian kontuan hartzeko eskatu du.

2. Lurzati hori, katastroaren arabera, landalurra da, ura du, bai eta argindar linea ere. Gainera herrigunetik gertu dago eta abeltzaintzako eta industriako beste eraikin batzuk hemengoak ditu. Horregatik, alegazioegilearen ustez aukera asko daudenez lurzoru hori eraikigarri bilatzeko, balio justua kalkulatzeko fasean kontuan hartzeko eskatu du.

Erantzuna:

1. eta 2.a Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda egiteko proiektua egin zeneko katastro indarduneko datuak hartu dira. Ukitutako lur horien deskribapen zehatza okupatu aurreko aktekin batera eginen da. Orduan, nahi diren adierazpen guztiak egiten ahalko dira.

6. alegazioa._Juan Ignacio Villegas Díaz jaunak, Viscofan, S.A. enpresaren izenean aurkeztua.

1. Aparkaleku bat egiteko eskatu du, egun Viscofan fabrikako sarreran dagoenaren plaza eta ezaugarri berberekin.

2. Horniduren jarraipena ziurtatzeko neurriak hartzeko eskatu du, bereziki gasari eta elektrizitateari dagokienez, proiektuko lanek Viscofanen funtzionamenduan eraginik izan ez dezaten.

Erantzuna:

1. Alegatutakoa onartu da. Proiektuan aparkaleku baten eraikuntza jasoko da, egun dagoenaren plaza eta ezaugarri berberekin.

2. Alegatutakoa onartu da. Lehen batean proiektuak ez du inolako linea elektrikorik ukituko. Gasari dagokionez, berriz, errepideko gurutzagune batean sarea babestea besterik ez da aurreikusi, hornidura eten gabe.

7. alegazioa._Joaquín Ibero Martínez jaunak aurkeztua.

Oibarko 9. poligonoko 640. lurzatiko sarbidea eta itxitura mantentzeko eskatu du, beharrezkoa baita ogia prestatzeko duen negoziorako. Bota behar izanez gero, antzeko beste bat eraikitzeko eskatu du.

Erantzuna:

Alegatutakoa onartu da. Obrek ukituz gero, sarbidea eta hesia berriro eginen dira, lehengoen ezaugarri berdinekin.

8. alegazioa._Margarita Martínez Alzueta andreak aurkeztua.

Bere lurzatietatik, hots, Oibarko 11. poligonoko 510 B eta 511. lurzatietatik errepiderako zuzeneko sarbidea eskatu du.

Erantzuna:

Alegatutakoa ez da onartu. Oibarko 11. poligonoko 510 B eta 511. lurzatietatik errepidera bi lurzatien arteko bidetik sartuko da.

9. alegazioa._Francisco J. Arbeloa Izco jaunak aurkeztua.

Honako hau azaldu du: Oibarko 11. poligonoko 509. lurzatian mahasti parte bat dago, bai eta alorrak eta olibondoek osatutako beste parte bat ere. Mahastian, egungo errepidearekin muga egiten duen lur zerrenda desjabetu baita, mahastiko beste lur zerrenda bat kendu behar du, nekazaritzako lanak egin ahal izateko.

Desjabetzean alderdi hori kontuan hartzeko eskatu du.

Erantzuna:

Alegatutakoa onartu da. Okupatu aurreko aktak egiteko unean kontuan hartuko da alegatutako ukipen horri dagokion kalte-ordaina.

10. alegazioa._Félix Marco Cumba jaunak aurkeztua.

Oibarko 10. poligonoko 549. lurzatiaren jabea dela azaldu du eta, halaber, lur horretan 143 m² okupatzeak hauxe dakarrela berarekin:

1. Errepidetik bere lurzatiaren ondoko k.p.tik pasatzen diren ibilgailuen bide segurtasuna arriskuan jartzen du.

2. Lurzati horretan bi nabe daude, errepiderako sarbide banarekin. Hori dela-eta, trazadura berriak jarduera oztopatzen du eta, gainera, errepidetik igarotzen diren ibilgailuendako arriskua dakar. Era berean, ur hodiak eta sare elektrikoa, hala nola aurrerantzean egon daitezkeenak ere, ukitzen ditu.

3. Azaldutakoaren arabera, eta lurzati honi dagokionez, proiektuak kolokan jartzen du egin gogo den errepidearen zerbitzuaren kalitatea.

Ukitutako ondasunetik kendu, 549. lurzatian ukitutako ondasun eta eskubidea ez desjabetu eta, hortaz, proiektuaren idazketa aldatzeko eskatu du.

Erantzuna:

1., 2. eta 3.a Alegatutakoa ez da onartu. Errepidea zabaldu eta hobetzeko lanak Oibarko 10. poligonoko 549. lurzatian hasiko dira. Errepidearen sestra ez da apenas aldatuko finka horrekin muga egiten duen tartean. Dena den, errepidea zabaltzeak nabe batekiko distantzia murriztuko du, nahiz eta horrek ez duen sobera oztopatuko hartarako sarrera.

Bide segurtasuna, jarduera ekonomikoa eta zerbitzuaren kalitatea direla-eta, ez dute kalterik jasanen, gidatzeko ikuspen nahikoa egonen baita nabeetatik errepidera sartzeko eta alderantziz.

Azkenik, obrek ez dute dagoen hoditeria ukituko.

Aurkeztutako alegazioak ebazteari begira, proiektuko parte batzuk aldatu behar izan dira; txostena (lurzatiena), planoak eta aurrekontua.

LURZATIAK

Behin betiko okupazioak ukitutako lurzatiak

OIBARKO UDAL MUGAPEA

AI-1 Gallués Pérez, Justo 1.104,00 10 802 Alorra

Iriarte k., 8 - Oibar (Nafarroa)

AI-2 Oibarko Udalaren herrilurrak 402,00 10 833 Larreak

Andre Mari plaza, 1 - Oibar (Nafarroa)

AI-69 Marco Cumba, Félix 184,00 10 549 Eraikina

Kasedako errep., 7 - Oibar (Nafarroa)

AI-70 Baztán Arbeloa, María Carmen 128,00 10 803 Alorra

K. Nagusia, 27 - Oibar (Nafarroa)

AI-71 Otano Guruchaga, Guillermo 22,00 11 450 Larreak

Santiago Plá, 15 - Oibar (Nafarroa)

AI-76 Usoz Gallués, Justo 227,00 10 747 A Alorra

Asenjo pintorea, 11-7.A - Iruña (Nafarroa)

AI-77 Martínez Alzueta, Juana 766,00 10 800 A Alorra

K. Nagusia, zk.g. - Oibar (Nafarroa)

AI-78 Martínez Alzueta, Juana 279,00 10 800 B Larreak

K. Nagusia, zk.g. - Oibar (Nafarroa)

AI-79 Ibero Pérez, José María 146,00 10 801 C Mahastia

Toki Eder auzoa, 1 - Oibar (Nafarroa)

AI-80 Nafarroako Foru Komunitatea (Altxonbideak) 49,00 10 539 Larreak

Alondegia, 1 - Iruña (Nafarroa)

AI-81 z.g. (Altxonbideak) 53,00 10 537 Altxonbidea

Alondegia, 1 - Iruña (Nafarroa)

KASEDAKO UDAL MUGAPEA

CA-77 Leoz Cabodevilla, José Blas 3.195,00 6 397 A Alorra

La Cinta, 21 - Kaseda (Nafarroa)

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak, 2004ko abuztuaren 5ean, proiektuaren aldeko txostena bidali zuen.

Horiek horrela, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposaturikoarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2) artikuluan emandako eskurantzak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "NA-534 errepidea zabaldu eta hobetzea, Oibar-Kaseda tartea" proiektua jendaurrean egoteko epea bukatutzat eman eta aurkeztutako alegazioei foru agindu honen azalpen zatian adierazi moduan erantzutea.

2. "NA-534 errepidea zabaldu eta hobetzea, Oibar-Kaseda tartea" proiektua behin betikoz onestea. Lizitazioaren hasierako aurrekontua 2.568.295,68 eurokoa da.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari, Oibarko eta Kasedako udalei eta alegazio-egileei, bidezko ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek foru agindu honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2006ko apirilaren 12an._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0606834