57. ALDIZKARIA - 2006ko maiatzaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BEIRE

Xehetasun azterlana behin betiko onetsirik

Beireko Udalak, 2005eko abenduaren 16an, hasiera batean onetsi zuen Beireko 2. poligonoko 12. lurzatiaren xehetasun azterlana, Camino de la Balda, S.L. elkarteak sustatua.

Udalak, 2006ko martxoaren 3an egin osoko bilkuran, besteak beste, jendaurreko aldian aurkeztutako alegazioak ezestea erabaki du eta xehetasun azterlana behin betiko onestea.

Erabaki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, eta aditzera ematen da horren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dela, osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Beiren, 2006ko martxoaren 7an._Alkate udalburua, Sergio Fresán Oroz.

Iragarkiaren kodea: L0606670