130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

361/2006 FORU AGINDUA, urriaren 5ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Iruñeko Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorreko 31., 32. eta 35. artikuluak aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Iruñeko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea. Hirigintzako Arautegi Orokorreko 35.2 artikulua horrela gelditzen da:

"35.2._Lurzoru urbanizagarri berrietan eta hiri-lurzoru finkatu gabeko exekuzio unitateetan, etxebizitza bakoitzeko sotoetako garajeetan bi aparkatokitik gora edo beste erabileretako eraikitako 100 m²-tik gora dutenak hirigintzako aprobetxamendukotzat hartuko dira, Udalak agirien bidez justifikatzen ez badu eremu horretan egindako urbanizazioak eta eraikinek aparkalekuen legezko estandarrari erantzutea eragozten dutela.

Era berean, sotoetan ez dira kontuan hartuko 15 m-tik beherako trastelekuak kopurua ez bada bat baino gehiago etxebizitza bakoitzeko, instalazio gela eta sarbide bakoitzeko".

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Iruñeko Hirigintzari buruzko Araudi Orokorraren 31., 32. eta 35. artikuluak aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onestea.

2. Udalari agintzea foru agindu hau jakinarazten denetik hiru hilabeteko epean igortzeko behar bezala eginbidetutako testu bategin bat, espedientearen tramitazioaldian sartutako aldaketa guztiak biltzen dituena.

3. Foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen adieraztea. Interesatuek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

4. Foru agindu honen berri ematea Iruñeko Udalari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko urriaren 5ean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0616030