130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIERRI

Murelu-Deierriko U.E. 2 birzatitzeko proiektuaren hasierako onespena

Udalbatza honetako alkate udalburuak, 2006ko urriaren 5ean eman zuen ebazpenean, hasiera batean onetsi zuen Murelu-Deierriko UE2 unitatea birzatitzeko proiektua, Francisco Javier Berasain Oroz jaunak sustatua. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan agertuta, eta Mureluko Kontzejuari zein ukitutako jabeei jakinaraziko zaie. Ez bada epe horretan alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Deierrin, 2006ko urriaren 10ean._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0616453