130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Xehetasun azterlana, eraikin batean oztopo arkitektonikoak kentzeko, U.I._VI unitateko Z-1eko kanpoko lerrokadura (etxe-saileko patiokoa) aldatuta (Juaristi doktorearen kalea, 12 eta Labayen doktorearen kalea, 1). Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko urriaren 3an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 03-OCT-06 (3/UV)

"Ikusirik Couto Proyectosek, Juaristi doktorearen kaleko 12ko eta Labayen doktorearen kaleko 1eko etxejabeen elkarteak ordezkatuz, tramitera aurkeztutako agiria, eta espedientean jasotako 2006ko irailaren 18ko txosten teknikoari jarraituz, erabaki dut:

1. Hasiera batean onestea eraikin bateko oztopo arkitektonikoak kentzeko xehetasun azterlana, etxe-saileko patiora ematen duen kanpoko lerrokadura aldatuta, Juaristi doktorearen kaleko 12. zenbakiko eraikinean eta Labayen doktorearen kaleko 1. zenbakikoan igogailuak jartzeko.

2. Espedientea jendaurrean izatea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea."

Iruñean, 2006ko urriaren 9an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0616458