130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Urte bat baino gehiagorako dirulaguntzak, lehia bidez, toki garapenerako lankidetza proiektuak egiteko (2006-2008)

RAL 02-OCT-06 (2/SS)

"Ikusirik toki garapenerako lankidetza proiektuak egiteko urte bat baino gehiagorako dirulaguntzak (2006-2008) lehia bidez emateko deialdiko oinarriak eta ikusirik Iruñeko Udaleko garapenerako lankidetza programen teknikariaren txostena eta balorazio batzordearen akta, erabaki dut:

1._Dirulaguntza ematea ondoko erakundeei, adierazten den zenbatekoan eta azaltzen diren proiektuak egiteko:

06-08/04NIC

Esquipulas eta Muy Muy udalerrietan hondakinak biltzeko eta aziendak hiltzeko zerbitzuen segurtasuna eta kalitea hobetzea

Medicus Mundi Navarra

179.750

60.000

60.000

59.750

06-08/02COL

Turbo (Urabá) udalerrian etxebizitzak eraikitzea, familiaburu diren emakume alargun eta/edo desplazatuentzat.

Asociación Compartir

Navarra

179.466

59.736

59.736

59.994

06-08/01BOL

Hezkuntzako telezentro komunitarioak

Fundación Ayuda en

Acción

178.962

59.679

59.283

60.000

Guztira

538.178

179.415

179.019

179.744

2._Ordainketa xedatzea eta ordaindu beharra aitortzea, 2006ko aurrekontuko 70/46200/782020 kontusailaren kontura, ondotik ematen diren zenbatekoak.

DOK. ZK. TITULARRA/ KONTZEPTUA EUROAK

DO-206065995 MEDICUS MUNDI NAVARRA 60.000,00

DO-206065996 ASOCIACION COMPARTIR. NAVARRA 59.736,00

DO-206066204 FUNDACION AYUDA EN ACCION 59.679,00

Guztira, 179.415,00 euro.

3._585,00 euroko soberakina deuseztea, 206025634 zenbakiko baimen agiritik.

4._Ondotik ematen diren zenbatekoak xedatzea 2007ko aurrekontuko 70/46200/782020 kontusailaren kontura, baldintzapeturik gelditzen delarik udal aurrekontuan kreditu aski eta egokia dagoen.

DOK. ZK. TITULARRA/ KONTZEPTUA EUROAK

DO-206066000 MEDICUS MUNDI NAVARRA 60.000,00

DO-206066001 ASOCIACION COMPARTIR. NAVARRA 59.736,00

DO-206066206 FUNDACION AYUDA EN ACCION 59.283,00

Guztira, 179.019,00 euro.

5._981,00 euroko soberakina deuseztea, 206025635 zenbakiko baimen agiritik.

6._Ondotik ematen diren zenbatekoak xedatzea 2008ko aurrekontuko 70/46200/782020 kontusailaren kontura, baldintzapeturik gelditzen delarik udal aurrekontuan kreditu aski eta egokia dagoen.

DOK. ZK. TITULARRA/ KONTZEPTUA EUROAK

DO-206066002 MEDICUS MUNDI NAVARRA 59.750,00

DO-206066005 ASOCIACION COMPARTIR. NAVARRA 59.994,00

DO-206066207 FUNDACION AYUDA EN ACCION 60.000,00

Guztira, 179.744,00 euro.

7._256,00 euroko soberakina deuseztea, 206025636 zenbakiko baimen agiritik.

8._Ondotik ematen diren eskariak ukatzea, ez baitute gehieneko hiru puntuazioetako bat erdietsi deialdian aurkeztutako proiektuen artean.

Kodea: 06-08/03NIC. Proiektua: landa turismo komunitarioa sustatzea Boacoko udalerrian. GGKE: PTM - Mundubat.

Kodea: 06-08/05GUA. Proiektua: urte bat baino gehiagorako programa, osasunerako eta komunitatearen garapenerako landa urarena. GGKE: Fundación Paz y Solidaridad-Navarra.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena aldatu eta hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko urriaren 4an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0616402