130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

382/2006 FORU AGINDUA, urriaren 13koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Jon Ander Pérez-Ilzarbe Saragüeta, Hirigintza eta Etxebizitzako Araubide Juridikoaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Jon Ander Pérez-Ilzarbe Saragüeta, Hirigintza eta Etxebizitzako Araubide Juridikoaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta interesatuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko urriaren 13an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0616563