130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN

Hasiera bateko onespena. Akta eta Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.1 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.1 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua

Noain-Elortzibarko Udalak, 2006ko urriaren 4an egin bilkuran, bertaratutakoek aho batez hala iritzita, hasiera batez onestea erabaki zuen Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.1 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, txosten tekniko eta juridikoko oharrak kontuan hartuz. Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.-ko Konpentsazio Batzordeak sustatu du. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan agertuko da, hogei egunean aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen. Proiektuan aipatzen den ordezkariari jakinaraziko zaio, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 145. artikuluari eta ondokoari, 167.ari eta ondokoei eta 76, 74 eta 62. artikuluei jarraituz.

Noainen, 2006ko urriaren 5ean._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0616419