130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN

Hasierako onespena. Dorreko 5. poligonoko 372. katastro lurzatiaren xehetasun azterlana, Noain-Elortzibarko Udal Planeko Dorreko 2. eremuko U.E. 2.6 exekuzio unitateari dagokiona, Promociones Elorz DyG S.L.k sustatua

Noain-Elortzibarko Udalak, 2006ko urriaren 4an egin bilkuran, bertaratutakoek aho batez hala iritzita, hasiera batean onestea erabaki zuen Dorreko A lurzatiaren xehetasun azterlana (U.E. 2.6 exekukzio unitatea), Dorreko 5. poligonoko 372. lurzatiari dagokiona, Promociones Elorz DyG S.L.k sustatua. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratuko da, hogei eguneko epean aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76, 74 eta 62. artikuluei jarraikiz.

Noainen, 2006ko urriaren 5ean._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0616416