130. ALDIZKARIA - 2006ko urriaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LODOSA

U.E.-3 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren urriaren 17ko 19/2006 Dekretuaren bidez, hasiera batez onetsi da Lodosako Arau Subsidiarioetako U.E.-3 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, Rafael Martínez Lizanzu industri ingeniariak prestatua eta Elkargo Ofizialak 2006ko abuztuaren 23an ikus-onetsia (zk.: 062307); teknikari horrek berak prestatu eta 2006ko urriaren 10ean ikus-onetsitako1. eranskinak (zk.: 062863) hasierako proiektu hori aldatu zuen, U.E.-3ko Konpentsazio Batzordeak sustaturik; hortaz, proiektua behin betikoz onesteko, aipatutako alderdiak osatu beharko dira (toriletako sarbideko zola muntatzea, egokitutako pasabideen zoladura zabaltzea, trafiko seinale bat kentzea; eta aurrekontuetan sartzea kaleak seinalatzeko zutoinak eta zuhaitz-txorkoen burdinurtuzko sareak); hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritako prozedurari jarraikiz. Xedatu egin zen, orobat, erabakia aipatu sustatzaileari jakinaraziko zaiola, hura hartu beharra baitago Borondatezko Birzatiketa Batzordetzat, jarduketa eremuko lurren jabe guztiak biltzen dituelako, baita zerbitzu hornitzaile guztiak ere, eta espedientea jendaurrean egonen dela arauzko moduan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztergai egon eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, 2006ko urriaren 17an._Alkatea, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0616653